Luzon[1] (filipineraz luˈson ahoskatua) Filipinetako uharterik handiena da, uhartediaren iparraldean kokatutakoa. 109.965 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2015ean 53.336.134 biztanle zituen.[2] Manila hiriburua uhartearen hegoaldean dago.
Izena
Antzina, "Nueva Castilla" gaztelaniazko izena zeukan.
Geografia
Sumendi uhartea da, oso menditsua; uhartearen erdialdekoa eta Cagayan ibaiaren ertzekoa dira ordoki nagusiak.
Ekonomia
Nekazaritza (arroza, artoa, kokoa) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Luzongo basoetatik oso aintzat hartuak diren egur motak ateratzen dira: teka, kaoba eta banbua besteak beste.
Ondasun nabarmenak
Uharte honetan daude Gizateriaren ondare izendatutako hiru toki: Filipinetako Eliza Barrokoak (4tik 3), Banaue Arroz Terrazak eta Vigan.
Bertako hiri eta herri ugarik euskal izena dute, uhartea Espainiar Inperioko zati izan baitzen hiru mendez. Horien artean daude Urdaneta, Barasoain eta Legaspi.
Erreferentziak
Kanpo estekak