Nivkhiak edo gilgiak (etnonimoa: Nivxi; hizkuntza, нивхгу - Nivxgu) Siberiako ekialdeko etnia bat. Amur ibaiaren estuarioan eta ondoko Sakhalin uhartean bizi dira nivkhak. 5.162 ziren 2002ko erroldaren arabera. Itxuraz beste hizkuntzekin harremanik ez duen hizkuntza paleosiberiar bat hitz egiten dute. Arrantza dute lanbide nagusia (izokina, batez ere) eta itsas lehoien ehiza. Nekazaritza-lanetan XIX. mendean hasi ziren (patata). Gizonezkoen lanak ehiza eta arrantza dira; emakumezkoenak, animalien larrua lantzea, landareak biltzea, arropak egitea. Sobietar administrazioaren mendera igaro zirenean, lanbideak taldean eratu zituzten eta herri txiki batzuk lurralde zabalagoetan bildu.
Erreferentziak
Kanpo estekak