Fife

Fife
 Erresuma Batua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
ISO 3166-2GB-FIF
HiriburuaGlenrothes
GobernuburuaFife Council (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak56°15′N 3°12′W / 56.25°N 3.2°W / 56.25; -3.2
Azalera1.325,025 km²
Demografia
Biztanleria373.550 (2019)
1.640 (2018)
Dentsitatea281,92 bizt/km²
fife.gov.uk

Fife, baita "Fife eskualdea" edo Fife Erresuma" (Eskoziako gaeleraz: Fìobha, eskozieraz: Fife) Eskoziako 32 eremu administratiboetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 366.220 biztanle ditu. Hiriburua Glenrothes da, baina herri handienak Dunfermline eta Kirkcaldy dira. Hala ere herririk ospetsuena St Andrews da, bere erdi aroko gaztelu eta katedralarekin (gaur egun suntsituak) garrantzi handiko kokaleku historikoa izateaz gain, batez ere bertako golf zelai historikoari (St Andrewsko Old Course) eta St Andrews unibertsitateari zor dio ospea, azken hau Erresuma Batuko unibertsitate garrantzitsuenetakoa delarik.

Etimologia

Bere izena piktoen antzinako Fib erresumatik dator.

Geografia eta Mugakideak

Eskoziaren ekialdeko kostaldean kokaturik dago, Fortheko fiordoa eta Tayko fiordoaren artean eta Ochil mendiek mugatzen dute mendebaldean.

Inguruan dituen eskualdeak honako hauek dira: iparraldean Dundee, Perth eta Kinross eta Clackmannanshire, eta hegoaldeam Fortheko fiordoaren beste aldean Falkirk, Mendebaldeko Lothian, Edinburgh eta Ekialdeko Lothian.

Herriak

Herri handienak

  1. Dunfermline / Dùn Phàrlain (50.380 biztanle)
  2. Kirkcaldy / Cathair Chaladain (49.460 biz.)
  3. Glenrothes / Gleann Rathais (hiriburua, 39.277 biz.)
  4. St Andrews / Cill Rìmhinn (16.870 biz.)
  5. Buckhaven / Baile 'Ic Eòghainn (16.391 biz.)
  6. Rosyth / Ros Fhìobh (13.440 biz.)
  7. Cowdenbeath / Cùl Dùn Beithe (11.401 biz.)
  8. Methil / Maothchoille (11.000 biz.)
  9. Dalgety Bay / Bàgh Dhealgadaidh (9.874 biz.)
  10. Cupar / Cùbar (9.339 biz.)

Herri guztiak

Gizateriaren Ondarea

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak