Aberdeenshire (gaelerazSiorrachd Obar Dheathain) Eskoziako 32 konderrietako bat da. Gaur egun, konderri honek Aberdeen hiria bere barnean ez du hartzen nahiz eta bere egoitzan administratiboak bertan egon.
Aintzinarotik populatua izan da eta Neolito zein Brontze Aroko aztarna ugari aurkitu dira bertan. K.a. 2000 urtearen inguruan iritsi omen ziren lehenengo populazioak eta muinoetan gotorlekuak eraiki zituzten. K.o. I mendean Taexali leinua bizi zen hemen baina 800-900 urtetik aurrera Piktoak dira nagusi. Kristautasuna goiz iritsi zen eta monasterio zeltak eraiki ziren.
Aberdeenshire eskualdeak eskoziar leinuen arteko istilu ugari bizi izan zituen, XV eta XVII mendeen artean erlijioen arteko borrokak eta jakobiten matxinadak.
Gaur egungo udalerriaren oinarria Aberdeeneko konderria da. 1973an banaketa administratibo berria egin zen. Orduan Aberdeen hiria banatzea erabaki zen eta Aberdeen konderriari, Kincardineshire konderria eta Banffshire konderriaren ipar-ekialdea batu zitzaizkion.
Tradizionalki lehenengo sektorean oinarrituriko ekonomia izan du, nekazaritza, arranta eta basogintza) baina azken 40 urtetan petrolioari loturiko industria garatu du eta populazioa nabarmen handitu da.