Ekialdeko Lothian (ingelesez: East Lothian, Eskoziako gaeleraz: Lodainn an Ear), Eskoziako 32 eremu administratiboetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 100.850 biztanle ditu. Hiriburua Haddington da, horregatik aintzina Haddingtonshire izenaz ezagutu zen. Hala ere herri handiena Musselburgh da.