Stirling (Eskoziako gaeleraz: Sruighlea, eskozieraz: Stirlin) Eskoziako 32 eremu administratibo edo eskualdeetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 91.020 biztanle ditu, erdiak Stirling hiriburuan (45.750 biz).
Eremu administratibo honek Clackmannanshire (ekialdetik), Falkirk (hego-ekialdetik), Perth eta Kinross (iparralde eta ipar-ekialdetik), Argyll eta Bute (iparralde eta ipar-mendebaldetik), Ekialdeko Dunbartonshire eta Mendebaldeko Dunbartonshire eremuekin mugatzen du.
22 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak: