Ekialdeko Dunbartonshire (ingelesez: East Dunbartonshire, Eskoziako gaeleraz: Siorrachd Dhùn Breatainn an Ea, eskozieraz: Aest Dunbartonshire) Eskoziako 32 eremu administratiboetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 105.880 biztanle ditu. Hiriburua Kirkintilloch da baina herri handiena Bearsden. 175 km²-ko azalerarekin Eskoziako eskualde txikienetakoa da.