Balmoral gaztelua (ingelesez: Balmoral Castle) Eskoziako Aberdeenshire konderrian dagoen etxaleku erraldoi bat da. Viktoria Erresuma Batukoaren erregetzan zehar errege egoitza bilakatu zen, eta gaur egun ere hala da. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
1390an William Drummonden agindupean gaztelua eraikitzen hasi ziren. Roberto II.a Eskoziakoaren jabego izan zen, inguruko eremuan ehizagune bat zuelarik. Beranduago XV. mendean Huntlyko markesaren seme zen Alexander Gordoni saldua izan zen. 1662. urterarte famili horren jabego izan zen, orduan Farquarsoni saldua izan zen. Familiari Balmoralgo markesen titulua eskaini zitzaion, etxalekua 1798an saldu zen arte. Gaztelua Jurgi IV.a Erresuma Batukoaren koroaketan buru-belarri sarturik egon zen. Arkitektur lan bikaina da.
Errege egoitza
Gaur egun Balmoral Elisabet I.a Ingalaterrakoa eta Edinburgheko Dukearen udako egoitza izateagatik ezagutzen da. 1848an gaztelua errege egoitza bilakatu zen, gaur egungo erreginaren herenamona zen Victoria I.a Erreginak alokatu zuenean. Etxalekua hainbeste gustatu zitzaienez 30 mila liberarengatik erostea erabaki zuten. Erreginaren bikotea zen Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa Printzeak berehala XV. mendekoa zen gazteluaren handitze eta erreginaren beharretarako egokitze lanei ekin zien.
Iruditegia
-
Dorrea.
-
Jauregia.
-
-
Lorategi botanikoak.
-
Ingurunea.
Ikus gainera
Kanpo estekak