St Andrewsko Old Course (ingelesez: Old Course at St Andrews) Eskoziako St Andrews herriko golf zelaia da, munduko zaharrenetakoa, eta "golfaren sorlekua" kontsideratzen dena.
Historia
XV mendearen hasieratik jokatu izan da golfean eremu honetan baina 1457an Jakue II.a Eskoziakoak debekatu egin zuen kirol honetan aritzea. Jakue IV.a ordea oso golfzalea zen eta 1502an debekua bertan behera utzi zuen. 1552an John Hamilton artzapezpikuak St Andrewseko herritarrak joka zezaten golf zelaia eraiki zuen, St Andrewsko Old Course.
1754an Society of St Andrews Golfers ("St Andrewseko golflarien elkartea) eratu zuten 22 zalek, nobleek, irakasleek eta lurjabeek. 1797an ordea porrot ekonomikoa izan zuten eta udaletxeak zelaiak untxien hazkuntzarako erabiltzeko baimena eman zuen. Golfzaleen eta untxi haztaileen arteko borroka eta istiluak izan ziren hurrengo 20 urtetan, azkenean 1821ean James Cheape of Strathtyrum glofzaleak eremua erosi zuen. 1850 hamarkadan 18 zulotako zelaia diseinatu zuten Daw Anderson eta Tom Morris "zaharra" golflariek. Aurretik 22 zulotako zelaiak izaten ziren baina St Andrewsekoa erreferentzia bihurtu zen munduko zelai guztietarako.
1873tik aurrera The Open Championship lehiaketa jokatzen da, munduko zaharrena. Aipagarria da 17. zuloa, The Road Hole izenaz ezagutzen dena. Berezitasun batzuk baditu: Jokalariek ez dute zuloa zuzenean ikusten, greenaren aurrean hareazko oztopo arriskutsua du (Road Bunker) eta greenaren atzean trenbidea eta harrizko horma ditu.
The Open Championship
Erresuma Batuko Golf Irekia (The Open Championship) St Andrewsko Old Course zelaian jokatzen da gutxi gorabehera bost urtean behin. 1873 eta 1891 artean bi itzuli jokatzen ziren eta 1895etik aurrera lau itzuli.
Iruditegia
-
18. zuloa.
-
R&A and Hamilton Hall.
-
Road Bunker.
-
Swilcan zubia.
Kanpo estekak