Alberto Iñurrategi anaia gazteagoarekin batera mendigoizaleen artean eta mundu mailan oso bikote ezaguna osatu zuen urteetan zehar 1990eko hamarkadan, zoritxarreko istripu batek Pakistango iparraldean heriotza ekarri arte, Euskal Herrian oihartzun handia izan zuena.
Felixek, anaia Albertok bezala, mendia gustuko zuen eta "Murrukixo Mendizale Elkartea"rekin ibiltzen hasi zen. Ondoren, Albertorekin batera eskalada eta mendian Euskal Herritik kanpo ere ibiltzen hasi zen. Europan, 1987 eta 1988 artean Alpeak ezagutu zituzten, eta gero Ipar Amerikara abiatu ziren: Yosemite Parke Nazionala izan zen hurrengo deskubrimendua anaientzat, 1989an: El Capitan (The Nose, Zodiac eta Lurking fear bideak) eta Half Dome (Regular bidea) mendiak.
AEBetatikHimalaia aldera egin zuten azkenik, eta 1990koirailaren 29an igo ziren Pumori tontorrera (7.161 m), kataluniar talde batekin batera. Hurrengo urtean, Makalura igo ziren bi anaiak Kukuczka bidetik Felipe Uriarterekin. 1992an, Everestera iritsi ziren, munduko sabaira, hegoaldeko ohiko bidetik eta oxigeno gehigarririk gabe. Urte bat geroxeago, K2 mendira igotzen saiatu ziren, ipar ertzetik, arrakasta barik. 1994an lortu zuten "mendi basati"-ra heltzen, Cesen bidetik, Juanito Oiarzabalekin batera, besteak beste.
1997an, Broad Peakera eskalatu zuten ohiko bidetik, bide berri bat zabaltzen saiatu ostean. Urte hartan bertan Aoraki/Cook mendia igo zuten (Zeelanda Berria), "Al filo de lo imposible" telebistako saioarekin. Negu hartan, birritan saiatu ziren Manaslura igotzen, bietan lortu ez zuten arren.
1998an, ahalegin handiarekin, Dhaulagiriko tontorrera iritsi ziren, Oiarzabalekin batera. Urte berean, Gyala Bari zazpimilakora saiatu ziren igotzen, alferrik.
1999ko uztailean, Nanga Parbat mendian, bi anaiek parte hartu zuten mendizale kolonbiar baten erreskatean, tontorrera egun batzuk geroago igo baino lehen.[2] Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak omendu zituen.
2000ko udaberrian, azkenean, Manasluko gailurrera heldu ziren. Hamabi zortzimilako igotzea lortu zuen, azkena Gasherbrum II izan zen urte hartako uztailaren 28an. Baina tontorretik jaisten ari zela, 400 metrotik behera amildu zen eta bertan hil.[3] Haren gorpua Gasherbrum IIn bertan dago.
elur-jauzien abisu,
baina zuk ametsarekin
horrenbeste konpromisu
bazendun, ta holakotan
egoskor bat dirudizu;
aurrera segiko zendun,
beti egin dezu berdintsu.
Bizitzan ilusioa
herioren paradisu;
gero arte esaten ere
ez didazu utzi, aizu;
ta zuri azken hitz batzuk
esan nahiean naukazu,
karta bat egingo dizut,
akaso jasoko dezu.
2020an, Felixen heriotzaren 20. urteurrenean, "Iñurrategi anaiak" izenburuko komikia kaleratu zuten omenaldi gisa, biografiaren errepaso zabala eginda.[5]