Enkarterriko historia oso historia luzea da, historiaurrean hasi eta gaur eguneraino. Lehendabiziko bizilagun ezagunak autrigoiak omen ziren. Erdi Aroan gertaera nagusienak izan ziren, Avellanedako Juntetxea eta Batzar Nagusien sorrera, 115 arteko dorre eta dorretxeren eraikuntza, bandoen arteko liskarrak, bertako Foruaren idazketak 1394 eta 1503an, zein 1804. urte arteko iraunaldia erakunde politiko bezala. Azkenik, XX. mendean, 1.908tik aurrerako enkartazionismoaren aldarrikapena, Enkartazioaren azken XXII Egun antolatu eta ospatzearekin batera. Forua, 1394an idatzia, Gernikakoa baino 58 urte lehenagokoa da.
XV. edo XVI. mendean, elizate bakoitzak Batzar Nagusietara ahaldun bat bidaltzen hasi zirenean, Enkarterrik, Bizkaiko beste eskualde bezala Avellanedako haritzpean bere batzarrak egiten ohi zutenak, erabaki zuen, Lur Edegiaren beste elizateak ez bezala, Batzar nagusietara ahaldun bana ez bidaltzea baizik Enkarterriko ahaldun bakarra bidaltzea, Enkarterriko sindikoa hain zuzen ere.
Enkarterriko bizitza juridikoa eta politikoa Avellaneda auzoan zuen egoitza nagusia[2]. Hantxe omen zegoen haritzpean, antzinako Enkarterriko biztanleek beren batzarrak egiten zituzten gai nagusiak erabakitzeko. Gero, haritzaren ondoan, etxe bat eraiki zuten, eguraldi kaskarrak batzarrok oztopatu ez zitzan.
Hasieran, Enkartazioko hamar errepublikek beren kontzeju zeukaten herri-asanbladan arazoak konpontzeko. Kontzeju hauen egoitzak ezagunak dira:
Errepublika guztien interesak defendatzeko Avellanedako Batzarra osatu zen eta geroko forua idatzi zen 1394an, ahozko tradizioari eutsiz. Batzarrera edozein herritar joan zitekeen, Enkartauak izatez hijosdalgo (lurraren jabeak) zirelako. Gero urteekin, nahiz eta errepublika bakoitzak bere ahaldun aukeratu, edozein herritar joan zitekeen baina eztabaidatzeko, botatzeko eta erabakitzeko eskubideak galduta. 1596an, Batzarrerako ahaldunak bakarrik joan zitezkeen, gainerako herritarren kalterako.
Avellanedako Batzarra Enkartazioko gobernu nagusia zen. Hamar errepublikek ahaldun bana hautatzen zuten[3], orduan, batzarrean zeuden guztiak ahaldunak, sindikoa eta eskribaua ziren[5]. Batzarraren presidentea Alkate Nagusia[6] zen eta deialdia egiteko modua aldatu zuten: Sindikoak kontzeju bakoitzari abisu bat bidaltzen omen zien. Batzarra hasi baino lehen, gertuko Aingeruko kaperan meza ospatzen zuten.
Enkarterri zuzentzen zuen Usadio eta Ohituren Forua 1394an idatzi zuten[3], hau da, Bizkaiko Foru Zaharra idatzi baino 58 urte lehenago. Lehendabiziko Enkarterrietako Forua, Korrejidorea Gonzalo Moro zela, idatzia, 45 artikulu edo atal zuen. Idazteko Bizkaiko usadioa zen oinarria zenbait atal Enkarterriratu behar baziren ere eta zenbait atal zibil erantsiz. Idatziaren zergatia Foruaren hitzaurreak azaltzen du[6]:
«
Jainkoaren izenean, amen. Enkarterriko gizon onek justizian bizi nahi dutelako, eta Foru zaharrak idatzi ez izanagatik ahazteaz gain, batzuk eskubideen kontra eta sorginkeriak eginez gaizkiaren alde jartzen zirelako, Enkarterriko gizon onak ez dira etortzen ausartzen gaiztoak beraien gaizkiarekin biderkatzen diren bitartean, bakean bizi nahi duten onak gutxitzen direlako. Beraz, Avellanedako Batzar Nagusian denak bildurik egonik, askotan egin ohi den bezala, Gonzalo Moro doktorearekin batera, azken hau gure Jaun Erregearen auzitegiko entzule, Bizkaiko, Enkarterriko eta Gipuzkoako korrejidore zein ikuslea izaki, adostu genuen koaderno honetako kapituluak ordenatzen badira, hauek ardatz gisa hartuta hemendik aurrera justiziaz agintzea lur hauetan. Betiere, aipatutako gure Jaun Erregeak ontzat hartzen baditu koaderno honetako kapituluak eta hala, Foru bihurtzen baditu.
Egoera arriskutsua zen oso, Enkartazioa eta Euskal Herria osoa, bandoen liskarrak zirela eta, jauntxoen arteko gerrek herritar guztiei mina eragiten zieten. Liskarrok maila ezberdinetan nabaritzen ziren[1]:
Bandoen arteko liskarrak, Salazartarrek zuzendutako oinaztarrak eta Belaskotarrek zuzendutako ganboatarren artekoak.
Leinu bereko bigarren eta lehensemeen artekoak.
Leinu bereko Ahaide nagusien artekoak, bandoaren zuzendaritza lortzeko.
Foruak Avellanedako Batzarraren nagusitasuna irmo finkatzen zuen, erakundea Enkartazioan botere legegile bakarra eta legeak azaltzen zuen bakarra baitzen. Foruak ere Avellanedako tenentea eta alkate nagusiek bakarrik enkartauak epaitzeko eskubidea zutela finkatzen du, hau da, ez zegoen kanpoko auzitegirik enkartauak epaitu zitzakeenik, egoera horrek Gernikako Batzarra eta Korrejidorearekin liskarrak sortu zituen.
1473an eta 1476anErrege-erregina katolikoek Forua zin egin zuten. Esan dugunez, Forua kodifikatu zeneko egoera bortitza zen oso: asmoa bandoen gehiegikeriak bukatzea zen eta baita bandoen egoera aprobetxatuz bizi ziren gaizkileak apenik gabe ez geratzea. Hori dela eta, Foruaren zazpi atalak acotadoei buruz ziren eta atal bi eskaleei buruzkoak. Zigorrak oso gogorrak ziren: eskuineko eskuaren ukabila ebaki Batzarrean edo Kontzejuetan armak erabiltzeko intentzioagatik; lekuko faltsuari bost hortzetatik bat erauzi; bigamori aurpegian hiru gurutze egin berun goriaz; lapurrari belarriak ebaki...
Enkarterriko Foru Berria
Forua hain gogorra izanda, Francisco Pérez Vargas Korrejidoreak 1503 urtean aldatu behar zuela erabaki zuen[4]. Foru berriak 112 atal zituen eta bere sarrerak horrela esaten du:
(Gaztelaniaz)
«
En el nombre de Dios y de la gloriosa Virgen Nuestra Señora su Madre, amén. Este es el Fuero y cuaderno de Las Encartaciones sacado de los Fueros antiguos e de los buenos usos e costumbres, que los fijosdalgo de Las Encartaciones de antiguo e inmemorial tiempo acá han tenido y usado y guardado: los cuales según la calidad de la tierra e de la disposición e gente de ella se han fallado e se fallan ser muy útiles y provechosos y convenientes y necesarios, para la buena gobernación e paz e sosiego de la dicha tierra e de los vecinos e moradores de ella, según la experiencia que es madre de todas las cosas, lo han demostrado e demuestra cada día...
»
Hau da, antzinako Forua jadanik ez zen beharrezkoa egoera berriari begira. Foru berria ez da bakarrik foru kriminala zibil atalak gehitu zituzten eta. Foru Berria bitan zatituta dago: alde batetik Enkartazioko Foru Zaharra edo gaztelaniaz"Fuero Biejo de Las Encartaciones de Vizcaya", eta bestetik Erabakimen Foru edo gaztelaniaz"Fuero de Albedrío". Zati bakoitzak ataletan eta legetan azpisailkatuta daude. Enkartazioko Foru Berria eta Bizkaikoa oso antzekoak dira. Foru Berria, zaharra ez bezala, Gaztelako erregeek ez zuten zin egin, baina berez Enkartazioko lege nagusia zen.
Foru berriak ez zuen luzaro iraun (hirurogeita hamar urte gutxi gorabehera), 1574an, Abellanedako Batzarrean elkarturik, Enkartazioko ahaldunek 1526ko Bizkaiko Foruari jarraitzea erabaki zuten eta. Hau eztabaidatua zen baina 1576koabuztuaren 30eanBilbon eskritura publikoa sinatu zuten Bizkaiko Forua aukeratzeko. Harrezkero, Enkartazioak foru bi izan du garai batzutan.
Aro Modernoa
EnkarterriBizkaiko beste lurraldeak bezala auziak eta liskarrak izan zituen Jaurerriarekin hurrengo 250 urteetan zehar. Zioak asko ziren: konpetentzia norena zela, gastuak zirela, eta abar. 1628anHiribilduak eta hiria Jaurerriarekin Konkordia sinatzeaz, Enkarterriko Sindikoa Avellanedako Juntetxean EnkarterriBizkaiarekin batzea proposatu zuen. Batzarrak ezetz esan eta Sindikoak berriro 1629an proposatu, Batzarrak "Enkartazioari ez zetorkiola ondo lotura" erabaki zuen.
Errepublika ez-batuek bere zioak zituzten Gernikako Batzarrean parte ez hartzeko. 1639koTurtzioz Kontzejuaren akta horrela dio:
(Gaztelaniaz)
«
...que a la utilidad de esta república, buen gobierno de ella, conviene no se haga la unión... porque con evidencia se conoce el gran daño que a estas Encartaciones resultaría perpetuamente de la dicha unión, ansí en los grandes gastos y continuos repartimientos que el señorío echaría y en que se obliguen a contribuir incansablemente, como en que se va a perder la autoridad de esta república, en gobernarse de por sí, y ser dueña, y señora, y siéndolo sujetarse a que otro la gobierne... y por que esta república no necesita de más oficios y honores que los que tiene, siendo, como es notable su antigua nobleza, y que los antecesores, que más bien miraron este punto, ganando cartas executorias ilustres, no quisieron venir en la unión, aunque muchos años que se propuso, reconociendo, como se reconoce, no les convenir.
»
Baina, benetan gakoa ekonomian zegoen. Avellaneda eta Gernikako Batzarren arteko liskar nagusiak meatze-ustiapenari buruzkoak ziren. Enkartazioak bere burdingintza erabateko ondarea zuen, Gernikakoak, aldiz, bere burua Jaurerriaren jabetzat jotze nzuen eta guztien ondarea zelakoan legeak ematen zituen, Abellanedako Batzarra lurraldearen jabea zela (Foruak horrela zioen) ahaztuz.
1738an berriro Bizkaiko Jaurerria eta bost errepublika batuen artean gastuei buruzko liskarra sortu ziren. Auzia adostu ez zenean, bost errepublikek Gernikako Batzarra utzi zuten. Hori zela eta, beste Konkordia eskritura bat sinatu zuten Enkartazioak eta Gernikak bien arteko liskarrak buka zitezen. Eskritura sinatuta, errepublika bakoitzarekin sinatutako eskriturak deusezten zituzten. Akordioa gastuetan ere lortu zuten, Enkartazioak Jaurerriko gastu orokorren zatia erabaki zuen. Ohi bezala, Enkartazioak bere gastu propioak ordaindu behar zituen eta baita itsas ertzea defendatzeko gotorlekuenak, PortugaletetikUrdialiserainoko itsas-ertzekoak. Meatze-ustiapenari buruz, Gernikari mozkinaren herena ematen zioten. Akordioa Gernikan1740kouztailaren 21ean sinatu zuten[3], Avellanedanabuztuaren 2an berretsi eta 19an eskrituratu. Filipe V.a Espainiako erregeak 1741ekoazaroaren 22an sendotza eman zion.
+- 1350. urtetik 1804. arte, 450 urtez, orduko 10 errepublikek gaur 15 udalerri osatzen dute: Abanto, Artzentalis, Galdamis, Gordexola, Gueñis, Karrantza, Muskiz, Trapagaran, Santurtzi, Sesto, Supuerta, Turtzioz, Urtuella, Zalla eta Zierbena. Gehitu beharreko hiriekin: Balmaseda, Lanestosa eta Portalete. Barakaldo eta Alontsoeirekin. Guzitra 20 udalerri enkartau moderno.
XIX. mendea
1804rako, Enkartazioko errepublika guztiak jadanik Gernikako Batzarrean egonda, auzi guztiak bukatu ziren. Harrezkero, Enkartazioa Bizkaiko Lur Edegiko beste elizateak bezala Bizkaiko Batzar Nagusien zati izan ziren, garai batez bertan Enkartazio bezalako taldetzat iraun zuen arren. Abellanedan harrezkero ez zuten Batzarrik egingo, Auzitegiak eta gartzelak lanean jaraitu zuten arren.
Mende honetan ere, industrializazioa berpiztu eta eskualdeko burdin-meatzaritzakBizkaiko ekonomiaren motorra izan zen. Industrializazioak zeharo aldatu zuen eskualdeko izaera politika zein demografikoa. Immigrazioa Euskal Herriko beste lekuetatik ez ezik Espainiatik ere etorri zen eta ideologia berriak ezarriak izan ziren etorkinekin batera: sozialismoa, anarkismoa...
Egoera ekonomikoa eta sozialak grebak sortu zituen, 1890ean, adibidez, Gallartan 30.000 meatzarik egindakoa[1][6][7]. 1903 eta 1910an berriro greba orokorrek eskualdea geldiarazi zuten[4].
XX. mendea
XX. mendeko hasieran, tirabirak izan ziren hegemonikoak izan nahi ideologien artean: abertzaletasuna eta sozialismoa. Ideologia bien arteko jarraitzaileek elkarri borrokatu zioten, batzuetan armak erabiliz ere.
1908an Lehenengo Enkartazio Eguna (Dia de la Encartación) ospatu zen Avellanedan, abertzaleek bultzatua.
Oinarriok Enkarterriko autonomia Espainiako Bigarren Errepublika barnean aurreikusi zuten[10]. Lehenengo oinarriak guztiz demokratikoa zen erregimen politikoa aurreikusi zuen: Horrela nahi zuten Udal zein herritar guztiek Enkarterriko Autonomiaren zati bat izan ziztezkeen. Hizkuntza ofiziala gaztelania izango zela, popularra zen beste edozein mesprexatu gabe. Gainera, boteraren oinarrizko iturria Errepublikako Konstituzioa zen. Bigarren oinarriak gobernuak (Kontseilu Exekutiboa) zein parlamentua (Ordezkarien Biltzarra) Gobernu zentralaren baimena behar zuela esan zuen. Hirugarrenak udaleko administrazioa sortzen du. Laugarrena Errepublikako Gobernuari ematen zion Justizia Administrazioa eta bostgarrena Ogasuna (zerga sistema baten berriaren zain). Seigarren oinarria erregimen sozialari buruzkoa da, zazpigarrena hezkuntzari buruzkoa eta zortzigarrena Estatu espainolekin harremanei buruzkoa. Gainera beste oinarri bat zeukan Autonomiari geroaldian izandako anexioei buruzkoa.
1931eko Espainiako Konstituzioa onartzea Lizarrako Estatutuaren aurkakoa bihurtu zen eta Enkartazioaren aldeko autonomia mugimendua itzali zen.
Egun 300.000 lagun dira enkartauak 20 udalerriotan biziz.
1908tik gaur arte 109 urtetako enkartazionismo politikoa daramagu, bertako historian oinarrituta eta bi hizkuntzen (euskara eta kantabrua) berreskurapenean 21 urtez oinarrituta.
+- 1350. urtetik 1804. arte, 450 urtez, orduko 10 errepublikek gaur 15 udalerri osatzen dute: Abanto, Artzentalis, Galdamis, Gordexola, Gueñis, Karrantza, Muskiz, Trapagaran, Santurtzi, Sesto, Supuerta, Turtzioz, Urtuella, Zalla eta Zierbena. Gehitu beharreko hiriekin: Balmaseda, Lanestosa eta Portalete. Barakaldo eta Alontsoeirekin. Guzitra 20 udalerri enkartau moderno.
Oharrak
↑Gaztelaniazko jatorrizko testua jarraian:
En el nombre de Dios, amén. Porque los buenos homes de Las Encartaciones en justicia quieren vivir, y los Fueros antiguos por no ser reducidos a escritura son olvidados e han usado algunos que son contra derecho e son en grande relevamiento de los males por se atrever a facer muchos maleficios por esfuerzo de tales usos que les no daban pena alguna, por la cual razón los buenos homes de Las Encartaciones no se atreven a venir por que los malos con su malicia son multiplicados y los buenos que en paz quieren vivir son abajados. Por ende acordaron todos estando juntos en la Junta General de Avellaneda, según que lo han de uso e costumbre de se juntar, con el doctor Gonzalo Moro, oidor de la audiencia de nuestro Señor el Rey, e corregidor e veedor de Vizcaya e de Las Encartaciones e en Guipúzcoa, de ordenar estos capítulos de este cuaderno para que por ellos de aquí adelante se rijan e mantengan en justicia, entendimiento de suplicar a la merced del dicho Señor Rey para que les dé e confirme estos capítulos e cuadernio por Fuero.
↑Jesús Laínz eta Stanley George Payne: "Adiós, España/ Good Bye Spain: Verdad y mentira de los nacionalismos" Encuentro 2004ISBN 84-7490-748-9Google Booksen
↑Idazle asko: "Navarra y el nacionalismo vasco: Ensayo histórico-político sobre las señas de identidad originaria del Viejo Reino" Biblioteca Nueva, 2001ISBN 84-7030-906-4Google Booksen
Jesús Etxebarria Mirones eta Txomin Etxebarria Mirones: "Tradiciones y costumbres de las Encartaciones"
Jesús Etxebarria Mirones eta Txomin Etxebarria Mirones: "Ermitas de las Encartaciones : historia y tradiciones festivo-religiosas"
Jesús Etxebarria Mirones eta Txomin Etxebarria Mirones: "Orígenes históricos de Las Encartaciones. Siglos X-XIII: toponimia, onomástica y lengua propia"
Txomin Etxebarria Mirones: "El habla montañesa o cántabra en la toponímia de Las Encartaciones"
Txomin Etxebarria Mirones: "Toponimia y apellidos de origen prerromano en Las Encartaciones, Cantabria, Aiala y Las Merindades"
Txomin Etxebarria Mirones: "Cantabros, autrigones y romanos en relación a las Encartaciones, Cantabria y las Merindades"
Jesús María de Sasia: "Toponimia euskérica en las Encartaciones de Vizcaya"
Gabriel Carretié González: "Los orígenes de Bilbao, Las Encartaciones y Tierra de Ayala"
Miguel Sabino Díaz García: "La molinería tradicional en Las Encartaciones"
Juan Manuel González Cembellín: "Torres de las Encartaciones"
E. César Orjas: "Vocabulario histórico de las Encartaciones de Bizkaia"
José Ángel Barrio Loza eta Alfonso de Andrés Morales: "Bizkaia : arqueología, urbanismo y arquitectura histórica: Bilbao y su entorno, las Encartaciones, 1989-1991" , Deustuko Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundia.
Joseba Trancho: "Montes de las Encartaciones" Grupo Alpino Turista
Rafael González Orejas: "Vocabulario histórico de las Encartaciones de Bizkaia"1996.
Mikel Gorrotxategi Nieto: "Sustitución y alteración de topónimos en las Encartaciones de Bizkaia"2000.