1799 urtean, Somorrostro Haraneko zazpi kontzejuak, Lau Kontzejuak barne, Gernikako Batzarretara joan ziren[3], Bizkaiko antolamenduan parte hartuz.
1841ean, “Ley de Ayuntamientos del Reino” (euskaraz: Erresumako Udalen Legea) izeneko legea atera eta Lau Kontzejuak banatu eta udalerriak sortu zituzten[4]. Udalerri bitan banatu ziren: alde batetik Muskiz eta, bestetik, beste hiru kontzejuek Abanto-Zierbena sortu zuten[5].