Flaviobriga k. o. 74 urtean, Vespasiano enperadorea zela, eratutako erromatar kolonia zen. Kolonia antzinako Portus Amanum zeritzon herrixkan sortu zuten. Segurutzat jotzen da egungo Castro Urdialesen zegoela
Estrabonek, Pomponio Melak edo Plinio Zaharrak Flaviobriga barduliar hiri nagusietako bat zela esan zuten[1]. Klaudio Ptolomeok berriz autrigoien lurraldetan zegoela esan zuen eta, geroago, X. mendeko idazlea LuitprandokFlaviobriga amano herrien hiriburua izan zen, autrigoien zati bat dela idatzi zuen. Gainera, -briga bukaerak zelta jatorria du [2] eta barduliarrak aurreindoeuroparrak ziren zeltak baino, autrigoiak, ostera, zeltak ziren.
Zein antzinako euskal tribua zen herrixkaren jabea jakitea zaila da garai hartan ezin dira gaurko kategoriak aplikatu eta, tribuek etengabeko borrokan eta mugimenduan zebilelako.
Historia
Flaviobriga koloniaren barrutia beste bederatzi hirietan hedatu zen: Uxama, Segisamunculo, Antecuja, Deobriga, Vindelia, Salionica, Tritium, Metallum eta Viruesca. Hauexek ziren Plinio Zaharrakautrigoien hiritzat jo zituenak.
Kolonia, II eta III. mendeetan zehar bere nagusitasuna mantendu zuen: alde batetik, 140 urtean harresia egin zuten eta, bestetik, 237an lautadara joaten zen galtzada konpondu zuten. Balmaseda ondoan agertutako milliarium batek idazpuru hau dauka Caius Julius Verus Maximinus Enperadoreari, .... bere zahartasunagatik eroritako zubiak konpondu eta berreraiki zuten eta; Quinto Decio, Pretoriarren Legio Augusta Geminaren Kapitaina, arduratu zuena (data: 237Maximino Trax enperadorea zen azken urtea).
Lehen hiria Bilbon, Bermeon edo Foruan kokatua izan zen arren, egungo adituen artean ez dago bat ere zalantzarik: erromatar Flaviobriga egungo Castro Urdialesen zegoen.[3]
XVIII. mendearen bukaeran, Castro Urdialesko Otañes auzoan erromatarmilliarium bat agertu zen. Milliariuma duela gutxi Castro Urdialesko Andre Mariaren elizaren ondoan zegoen baina aztarna galdu ez dezan gorde egin dute. Milliariumak honela dio:
NERO.CLAUDIUS.DIVI. CLAUDI.F.CAESAR.AVG. GER.PONT.MAX.TRIB. POTESTATE.VIII. IMP.IX.COS.III. A.PISORACA.M. CLXXX.
Pisuergatik 180 miliaraino eraikia, Claudius Caesar Augustus Germanicus enperadore, Zesar Augusto eta Pontifize Nagusiaren bederatzigarren urtean, Klaudio jainkozko semea, zortzi aldiz tribuno eta lau kontsul izan ondoren. (63 urtea)
Otañesen ere, "Otañesko platerra" agertu zen, zenbait irudi eta arbolazko urrezko erliebeak daukana.
1866an, Castro Urdialesko harresiak botatzean, harresien oinarripean bi erromatar dominak agertu ziren: bata Antonino Piorena eta bestea, bere emaztea zeneko Faustina Maiorrena. Honek esan nahi du harresien eraikitzeko data 138 eta 142 urteen artean zegoela[4].
Gaur arte, beste hainbat erromatar domina aurkitu dituzte Castro Urdialesko beste auzoetan, El Pedregal, La Plazuela edo Urdialesen ondoan hain zuzen ere.
Vardulorum oppida Morosgi, Menosca, Vesperies, Amanum portus, ubi nunc Flaviobriga colonia Barduliarren hiriak Morosgi, Menosca, Vesperies eta amanoen portua ziren, non Flaviobriga kolonia zegoen