Beren migrazioetan, sueboek hegoaldera eta mendebaldera jo zuten eta gaurko Alemanian bertakotu. Alemaniak oraindik Suabia (alemanez: Schwaben) izeneko eskualdea dauka, antzinako Wurtemberg erreinuan edo gaurko Baden-Wurttemberg estatuan eta Bavariako hego-mendebaldean, Ulm hiriaren inguruan. Garai hartan, sueboen zenbait tribu banatu ziren eta alaman bihurtu; alaman izenetik datorkigu euskaldunoi Alemania hitza, frantsesaren bidez ekarria.