Artikulu hau autrigoien hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uxama».
Uxama Barcaautrigoien lurraldeak osatzen zuten hamar civitatesen bat izan zen, egungo Osman, Araban, zegoena.[1] "Uxama" toponimoa, denboraren poderioz "Osma" bilakatua, indoeuropar jatorria, ziur asko zelta, du, zelta edo aurrezeltar hizkuntzetan "garaiena" esan nahi zuen eta. Barca, euskal "ibar" hitzarekin lotu zuen Lourdes Albertos ikerlariak[2][3]
Klaudio Ptolomeok lehenengoz aipatua, autrigoien hiria zela esan zuen. Hauek euskal historiaurreko tribuetako bat osatzen zuten, askorentzat zelta jatorrikoa[4].
Arkeologo gehienen ustetan, Arabako Karankan dagoen "Lastrako kastroa" eman dioten protohistoriako herri harresituan zegoen.[5][6]
Aztarnategian bertan ekoiztutako txanponak aurkitu dituzte (garai haietan hiriek egiten zituzten txanponak ez herriek), iberiar alfabetoz (zeltek ez zuten alfabetorik) u uarkas inskripzioa dutenak. Zilarrezko inkrustazioak dituen lantza bat ere topatu dute. Ezaugarri zeltak (motibo lerromakurrak edo otso-hortzak) dituen lantza hau Arabako Arma museoan dago gaur egun.