Estanislao Jaime Labairu Goikoetxea (Batangas, Filipinak, 1845eko maiatzaren 7a - Bilbo, 1904ko urtarrilaren 22a) bizkaitar apaiza eta historialaria izan zen. Txikitatik Bilbon bizi izan zen. Gasteizen, Burgosen, Bartzelonan eta Toledoko eliz-unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1871. urtean diakono-orde izendatu zuten Gasteizen eta hurrengo urtean diakono eta apaiz. Ondoko urteak Bizkaian eman zituen. 1880. urtean La Voz de Vizcaya egunkaria sortu zuen Bilbon eta urtebete geroago Real Academia de Historiako urgazle izendatu zuten. 1895. urtean Historia General del Señorio de Bizcaya obra erraldoiaren lehen liburukia argitaratu zuen. Bilboko Udalak Bizkaiko Jaurerriko ohorezko kronikari izendatu zuen (1899). Bere Historia General del Señorio de Bizcaya bildumako zazpigarren liburukia prestatzen ari zela hil zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera