2008. urtean, Miranda Ebroko iparraldeko tarteak Bloke Automatiko Banalizatua (BAB) inauguratu zuen, CTC eta guzti, Miranda Ebro eta Altsasu arteko tartean dagoen eskuzko Bloke Elektrikoa (BEM) ordezkatuz. Horren ondorioz, Argantzon edo Langraiz bezalako geltoki askok zirkulazio-langileak izateari utzi diote.
Geralekua
Geralekua, alboko bi nasetako bakoitzean dauden bi babesleku txikik baino ez dute osatzen. Bi trenbidek geltokia zeharkatzen dute. Nasa-aldaketak maila berean egiten dira.