Andre Maria Erregina edo Santa Maria Erregina plaza Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko plaza bat da.
Kokalekua
Iruñeko harresiaren hego-mendebaldeko zatiaren txoko batean dago. Bertan Barbazan Apezpikuaren ingurubidea, Dormitaleria kalea, Merced kalea eta Joanes Albretekoa kaleak bat egiten dute.
Plaza
Plaza honetan Iruñeko Gotzain Jauregia dago, bai eta Iruñeko Elizbarrutiko Museoa ere, aldiz, harresiaren zatian Barbazan Apezpikuaren ingurubidera doazen eskailerak eta malda. Aldiz, plaza honen alboan Labrit pilotalekua dago.
Plazaren erdian parke edo zuhaizdun belardi bat dago.
Ondarea
Kanpo estekak