"All Hell's Breakin' Loose" Kisshard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1983koLick It Up albumean argitaratua. Albumeko bigarren eta azken singlea izan zen, eta ez zen AEBetako zerrendetan sartu.[1][2]
"All Hell's Breakin' Loose" taldeko lau kideek (garai haretakoak) idazle kredituak dituzten historiako abesti bietako bat da, bestea "Love Theme From Kiss" izanik.
Martin Kahanek zuzendutako eta Lenney Grodinek ekoiztutako bideo bat grabatu zuten[3] non taldea sutan zegoen hiri kanpoko inguruan agertzen zen harroputz, txirrindulari, arropa gitxiko emakume, zirkoko artista eta beste hainbat pertsonai arraroren inguruan. Bideoa MTV katean agertu zen, eta MTV video music award sarirako proposatua izan zen 1984an.
Abestia The Box Set bilduman ere agertzen da, Kissek 2001ean argitaratua.
Abestiaren kredituetan taldeko lau kideak agertu arren, garai haretan Eric Carr, Paul Stanley, Gene Simmons, eta Vinnie Vincent zirelarik, Carr abestiaren idazle nagusia izan zen, musika eta moldaketak asmatu zituelako.
Carrek hasieran Led Zeppelinek beragan izan zuen influentzia erakutsi nahi zuen, eta hasieran ez zitzaion gustatu Stanleyk rap erabili izana estrofarako (rap-rock fusioaren eredua).[4] Carrek beranduago esan zuen Stanleyren kontribuzioak abestia albumean agertzeko eta single bihurtzeko lagundu zuela.[5]