1624anFilipe II.a Espainiakoaren idazkaria zen Juan Ziriza eta Catalina de Alvaredoren bultzadaz eraiki zen, Juan Gómez de Mora Errege Eraikuntzetako Trazatzaile eta Madrilgo Udaleko Maisu Nagusia zenak diseinatu zuelarik. 2009an euren Iruñeko komunitatearen 375. urteurrena ospatu zutelarik.[1]
Aurrealdea.
Irudia.
Aurrealdea.
Eraikina
Fatxada nagusia Errekoletoen plazara begira dago, neurri handietako hiri eremua dena, Filipe II.ak sinatutako lur sailaren emate agirian zehaztu zen arabera bertan inongo eraikinek ez altxatzeko agindua eman zen. Fatxada karmeldar arkitekturan ohikoa da, hiru solairuko garaiera duen orden erraldoiko pilastrez mugatutako paramentu bat du, eta goialdean, erdigunean okulu bat duen frontoi triangeluar batek koroatzen du, frai Alberto de la Madre de Diosek Madrilgo Sorkundeko komentuan kodifikatu zuen legez.
Behe solairuan, almohadilatutako harlanduz erdi-puntuko arkuez osatutako arkupea dago, erdialdekoa gainontzekoak baina handiagoa, beste gainaldeko bi solairuetan eraikuntza material gisa adreilua erabili eta eremu ireki eta itxiak modu orekatuan banatzen dira.