Portoko (Portugal) Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen, eta 1955 urtean jaso zuen diploma. Bere arkitektura estiloa aldi berean modernoa eta tradizionala dela esan daiteke: modernismo poetikoz jantzia, eraikina eta testuingurua uztartzearen aldekoa da, beti ere ezaugarri unibertsalak harturik. Kokalekuan inspiratuta, tokiari darion esentzia aurkitzen saiatzen da, eta hortaz, lotura adiskidetsua lortzen du eraikin eta naturaren artean, zahar eta berriaren artean, zentzumen eta arrazoiaren artean. Fernando Tábora arkitektoarekin batera Oportoko Eskolako erreferentzia bihurtu da Siza eta biok jardun zuten irakasle bertan.