Matosinhos Portugalgo kontzejurik populatuenetarikoa da, Portoko barrutian kokatuta dagoena.
Geografia
Porto hiritik 8 kilometro mendebaldera dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean. Bertan dagoen Leixões kaia Portugalgo itsas-porturik garrantzitsuenetako bat da. Hondartza luzea ere badu eta arrain eta mariskotan espezializaturiko jatetxe ugari ere bai.
Historia
XII mendean Portugal sortu zenerako dagoeneko bazen Vila de Matesinum izeneko herri bat bertan. 1258ko agiri batean Matusiny izenarekin agertzen da. 1514 Manuel I.ak foruak eman zizkion.
XVII eta XVIII mendeen artean Igreja de Bom Jesus (Jesusu onaren eliza) eraiki zen kostaldetik gertu zegoen lorategi batean.
1984an hiri estatusa lortu zuen.
Banaketa administratiboa
Fregesiak
Iruditegia
Kirolak
Leixões SC taldeak Portugalgo futbol kopa irabazi zuen finalean FC Porto 2-0 emaitzaz garaituz.
Demografia
Hiritar ezagunak
Erreferentziak
Kanpo estekak