Manchester-eko unibertsitatean arkitektura eta hirigintza ikasi zituen eta 1961ean diplomatu. 1964an arkitektura agentzia bat sortu zuen, Team 4 zeritzana, Wendy Cheeseman Foster (emaztea), Gorgie Wolton eta Richard Rogers arkitektoekin. 1967 arte jarraitu zuen agentzia horretan, Foster Associates sortu zuen arte emaztearekin batera. Berak egin zituen Londresen dauden estudioko planoak, lehenengoz 1972an eta bigarrenez 1981ean.
Egun, agentzia berean egiten du lan, orain Foster and Partners deritzana, beste arkitekto eta langile askorekin batera. Urtero hainbat proiektu egiten ditu, altzarigintza eta barrualdeko dekorazioarekin batera.
Euskal Herrian ezaguna egin da bere agentziak Bilboko Metroa deseinatu zuelako. Beronen beirazko sarrerak, lurrean sartzen diren hodi eliptiko itxurakoak, fosterito izenez ezagunak dira herritarren artean, Foster beraren abizenaren txikigarri gisa.
1995 : Zuzenbide Fakultatea, Cambridge, Erresuma Batua [5]
1997 : Imperial War Museum, Duxford, Cambridgeshire, Erresuma Batua [6]
1997 : Ipar Westfaliako Desein Zentroa 8(Design Zentrum Nordrhein Westfalen), Essen, Alemania
1997 : Commerzbank Dorrea, Frankfurt, Alemania, Europako etxe orratz handiena, 258,7 metro dituena (300 antenarekin). Alboko Messeturm dorrea gainditzen du, lehen Europako handiena zena.
1998 : Samsung Motors Bulego eta Erakusgela, Hego Korea
1998 : Hong Kong-eko nazioarteko aireportua, Chek Lap Kok, Hong Kong
1999 : Reichstag Alemaniako Parlamentuaren Eraberritze osoa, Berlin, Alemania [7]
2000 : Museo Britainiarraren (British Museum) patio nagusiaren estalkia, Londres, Erresuma Batua [8]
2001 : Milurteko Zubia (Millennium Bridge), Londres, Erresuma Batua [9]
2002 : Londresko Udaletxea, Londres, Erresuma Batua [10]
2002 : Her Majesty's Treasury Redevelopment, Whitehall, Londres, Erresuma Batua
2002 : Musika Zentroa, Gateshead, Erresuma Batua [11]