Royal Academy of Arts (euskaraz Arteen Errege Akademia) Londresen duen egoitza arte-instituzioa da. Egoitza Burlington Housen dago, Piccadilly kalean. Haren helburuak nazioarteko mailan ezaguera, elkar ulertzea eta arte bisualak zabaltzea. Erakundea 1768an sortu zen, Jurgi III.aren erregealdian. 2016. urtean 1.285,595 bisitari izan zituen.[1]
Historia
Errege Akademia Sir William Chambers eta James Paine arkitektoen artean Artisten Elkartearen lidergoagatik izandako liskar baten ondorioz sortu zen. Painek irabazi zuen, baina Chambersek mendekua hartuko zuela zin egin zuen eta 1768an Errege Akademia sortu zuen. Berrogei fundatzaileak 1768ko abenduaren 10ean onartu ziren. Sir Joshua Reynolds izan zen lehen presidentea, eta Benjamin West bigarrena.[2] 1920an Akademia berritua izan zen. Erakundeak hainbat egoitza izan ditu sortu zenetik; gaur egungo egoitza, 1868tik, Burlington Housen dago, Piccadilly Streeten. 2018an, jatorrizko eraikina ondoko beste eraikin batekin konektatu da, David Chipperfield arkitektoaren proiektu bati esker.[3]