Kenzō Tange (japonieraz: 丹下 健三, Tange Kenzō?, Osaka 1913ko irailaren 4 – Tokio 2005eko martxoaren 22)
arkitekto eta hirigile japoniarra zen.
Tokyoko unibertsitatean arkitektura eta ingeniaritza ikasi ondoren, 1941 arte Le Corbusier-en dizipulua zen Kunio Maekawa arkitektoarekin egin zuen lan. 1949an Bakearen Parkea eta Bonba Atomikoaren Museoa egiteko lehiaketa irabazi zuen, Hiroshima hiri berreraikiaren erdian gauzatuko zirenak. Lan handi eta esanguratsu honek bere nazioarteko ezagutza ahalbidetu zuen. Arkitektura agentzia bat sortu zuen, Studio Kenzo Tange 1981 urtea arte, gero Kenzo Tange Associates.
Bere estiloaren bereizgarriak dira eraikin biluzak, ageriko hormigoizkoak hasieran, beiraz eta harriz estalitakoak geroago.
1987an Pritzker Saria irabazi zuen.
Lan garrantzitsuak
Kanpo estekak