"Hortaz, sugearen arrautza balitz bezala hartu beharra dago, errun, eta bere espezieko guztiak bezala, kaltegarria izango litzateke, hortaz, bere arrautza-oskolan dela hiltzea beharrezkoa da."
»
Marko Bruto. Julio Zesar, bigarren ekitaldia. William Shakespeare
Sugearen arrautza delakoa, 1920ko hamarkadan eta Weimarko Errepublikan, oraindik gutxiengo baten pentsamolde sortu berria zen baina piskanaka hedatzen ari zen nazismoa dela argi dago, bai eta hark gerora sorraraziko zuen holokaustoaren iragarpena ere.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Biharamunean, Bauer inspektoreak (Gert Fröbe) Abel bere anaiaren suizidioarengatik galdekatuko du. Gauez, Abel kabaretera joan, Manuelarekin topo egin (Liv Ullmann) eta bere anaiaren suizidioaren berri emango dio. Hans Vergérusekin ere topo egingo du (Heinz Bennent), gaztaroan ezagutu zuen zientzialaria. Abelek Manuelari etxera lagunduko dio. Manuelak bulego batean lan egiten duela esango dio, baina Abel haren benetazko latokia putetxe bat dela jabetuko da.
Handik gutxira, Bauer inspektoreak (Heinz Bennent) Abel gorputegira eraman eta hila topatu duten emakume baten gorpua identifikatu dezan eskatuko dio. Abel bere onetik aterako da, baina Manuela iritsi, hura baretuarazi eta poliziek libre utziko dute. Abel eta Manuelak bere lehenbiziko gaua elkarrekin Vergérusek utzitako solairu batean igaroko dute.
Bikotea Vergérusek zuzentzen duen klinika batean lanean hasiko da. Abel artxiboan eta Manuela garbitegian. Artxiboko txostenetan Vergérusek gizakiekin burututako esperimentuen aipamenak daude. Abelek Manuela ohe batean hilik topatuko du. Abelek amorrua eta suminaren ondorioz ispilu bat hautsiko du eta haren atzean ezkutuko kamera bat agertuko da. Bauer eta poliziak iristean, Vergérusek pozoi-kapsula bat irentsiz bere buruaz beste egindo du.
Abel kartzelako ziega batean esnatuko da. Orduan Bauerrek Suitzara igarotzeko baimena eta iraganean lan egiten zuen zirkura eramatea eskeiniko dio. Tren geltokirako bidean, Abelek bere zaindariarengandik ihes egitea lortu eta jendartean desagertuko da.