Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
David Lindell (Birger Malmsten) eta Maggi (Barbro Kollberg) gazteek bizitzan zorte txarra izan dute. David lapurreta txiki baten ondorioz espetxealdian egon da eta orain libre dagoela bizitza berri bati ekin dio. Maggik aktore izateko helburua zuen, baina behinola ezezagun batekin abentura bat izan, haurdun gelditu eta orain haurtxoaren aita nor den ez delakiela eta bakarrik gelditu da, orain bigarren aukera baten bila bere jaioterrira itzuli da. Honela nada, David eta Maggi tren geltoki batean elkar ezagutu eta bikote bilakatuko dira.
Maitaleek gizarte puritanoak gaizki ikusten duen oro irudikatzen dute. Hortaz, nola edo hala bizirauten, alokairuko gela batean bizitzen eta eguneroko oztopoei aurre egiten ikasi beharko dute. Jendea haietaz aprobetxatu, bikotea lapurretaz salatu eta euren alokairuko gelatik kaleratuak izatean, "Aterkidun Gizona" (Gösta Cederlund) euren aingeru guardako modura agertuko zaie.