Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
David Erneman (Gunnar Björnstrand) ginekologoa eta Marianne (Eva Dahlbeck) hamabost urte ezkondurik daramatzaten senar-emazteak dira. Uda batez, Davidek Susanne (Yvonne Lombard) izeneko emakume batekin abentura bat du. Mariannek, lur jota, Kopenhagera alde egin eta Carl Adam (Åke Grönberg) mutil-lagun ohiarekin iraganeko harremanari ekingo dio. David, jeloskor eta jada bere maitaleaz asperturik, asmo bakarra du: bere emaztea berriz ere maitemindu araztea. Biak Kopenhagera doan tren batean berrelkartu eta elkarrekin batera bizi ziren garaiko uneak oroituko dituzte.