The Cardinal (euskaraz Kardinala) 1963ko Otto Preminger austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tom Tryon, Romy Schneider eta Carol Lynley aktoreek antzeztu zuten. John Huston zinema zuzendari ospetsuak Glennon kardinalaren papera antzeztu zuen.
Henry Morton Robinson estatubatuar idazlearen 190eko izenburu berdineko The Cardinal eleberrian oinarritua dago, hartan fikziozko Stephen Fermoyle apaiza gaztearen bizitza kardenala izendatzen duten arte kontatzen delarik, New Yorkeko Francis Spellman (1889 - 1967) artzapezpiku eta kardinalaren bizitzan oinarritua dago.
Zuzendari onenaren Oscar Saria (Otto Preminger) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren (John Huston) izendapenak jaso zituen, bai eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Sariaren (John Huston) izendapena ere. John Huston zinema zuzendariaren aktore debut ofiziala izan zen, aurretik zenbait filmetan agerpen laburrak ere burutu baizituen, tartean 1948an berak zuzendutako The Treasure of the Sierra Madre filmearen hasieran burututakoa.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1917an Bostongo irlandar jatorriko Stephen Fermoyle (Tom Tryon) apaiza izendatu eta berehala jerarkia katolikoan gorunzko bidea hartzen hasiko da. Halere, ibilbide honetan zehar hainbat egoera zail eta arriskutsuei aurre egin beharko die, Austriako egonaldian naziei nahiz berak jasandako krisi pertsonalak gainditu eta etxean bertan ere bere familian sorturiko arazoei aurre egin beharko die, honela bada, Bostongo jerarkian goruntz egin, Vaticanoko kurian sartzea lortu eta Bigarren Mundu Gerraren hastapenetan kardinal izendatuko dutelarik.
Filma honen argumentuak katolikoen nahiz sinisdunak ez diren ikuspuntutik aski interesgarriak diren gai sozialak ere ukitzen ditu, tartean ezkontza, apaizen eta laikoen arteko maitasuna eta adiskidetasunaren arteko muga, sexualitatea, abortua, arrazakeria, faxismoa eta gerra.
Aktoreak
Kanpo estekak