Where the Sidewalk Ends Otto Premingerek 1950ean ekoiztu eta zuzendutako filma da, William L. Stuart idazlearen Night Cry eleberrian oinarrituta. Egokitzapena Ben Hetcht gidoilariaren lana izan zen, Robert E. Kent, Frank P. Rosenberg, eta Victor Trivasek lagunduta. Dana Andrews eta Gene Tierney izan ziren aktore nagusiak. Premingerrek 20th Century Fox konpainiarako zuzendu zuen azken polizia-filma izan zen; aurretikoak Laura (1944) -Andrews eta Tierney elkar batera ere agertu zituena-, Fallen Angel (1945) eta Whirlpool (1949) izan ziren.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Mark Dixon (Dana Andrews) New York hiriko polizia da, izaera gogorrekoa, lanean zorrotza baina aldi berean bortitza oso; eta horrek arazoak eragingo dizkio nagusiekin. Dixonek Tomy Scalise (Gary Merrill) gaizkilea hilketa baten korapiloan harrapatu du, eta zerbait leporatuko badio aurretik susmagarri bihurtu den Ken Paine (Craig Stevens) galdekatu behar du. Honen etxera joan, eztabaidan hasi eta nahi gabe bada ere, jo, bultzatu, txarto erori eta buruan jasotako kolpearen ondorioz Paine hil egiten da. Dixonek gorpua desagerraraziko du eta lanean egindakoa ondo gordetzen saiatuko da, nahiz eta ikerketan buru-belarri jarraitu. Paineren emaztearen (Gene Tierney) aita (Tom Tully) suhia hil duelakoan atxilotuko dute, andrearekiko tratua ona ez zen eta, eta begitan hartuta zeukalako. Egoera horretan Dixonen damua gero eta handiagoa da, are alargunarekin maitemintzen hasita dagoenean. Ataka horretatik ateratzeko Scaliseren aurka egitea besterik ez du ikusten.
Aktoreak
Kanpo estekak