Angel Face (1953ko filma)
Angel Face (euskaraz Aingeru Aurpegi), 1952ko Otto Premingerrek zuzendu eta ekoitzitako zinema beltzeko film bat da. Robert Mitchum eta Jean Simmons aktoreek antzeztu zuten. ArgumentuaLos Angeles, AEB. Frank Jessup (Robert Mitchum) anbulantzia gidari eta erazaina bere buruz beste egiten saiatu dela dirudien Catherine Tremayne (Barbara O'Neill) andrearen etxera joan da. Halere, Frankek Catherine erailtzen saiatu direlako susmoa du. Bertan Diane (Jean Simmons) ezagutuko du, Tremayne andrearen alabaordea, neska delikatu, sentsuala eta ezegonkorra, eta Frankek jada Mary (Mona Freeman) neskalaguna izan arren Dianez maiteminduko da. Hortik aurrera, Franken infernua hasiko da, Diane femme fatale bat dela azaleratuko baita. Aktoreak
Kanpo estekak
Information related to Angel Face (1953ko filma) |