Anatomy of a MurderAnatomy of a Murder (euskaraz Hilketa Baten Anatomia) 1959ko Otto Preminger austriar zinema zuzendariaren drama filma bat da. John D. Voelker idazlearen Anatomy of a Murder eleberrian oinarritua dago. Bertan, James Stewart, Lee Remick, Ben Gazzara, Arthur O'Connell eta George C. Scott aktoreek antzeztu zuten. Soinu bandako musika Duke Ellington jazz musikari ospetsuak konposatu zuen. Filma honek 7 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, baita 4 Urrezko Globo Sarietarako eta 3 BAFTA Sarietarako izendapenak ere. ArgumentuaPaul Biegler (James Stewart) fiskal izateko hautatua suertatu ez den abokatua da eta orain bere lanbidean baino Parnell Emmett McCarthy (Arthur O'Connell) adiskidearen arrantzan gehiago jardun ohi da. Halere, Laura Manion (Lee Remick) izeneko emakumeak bere senarra eta bertako base militarreko Frederick Manion (Ben Gazzara) tenientearen defentsaz arduratzeko kontratatuko du. Tenienteari Laura bortxatu duen taberna bateko jabea erailtzea egotzi diote, que ha violado a Laura. Paul Bieglerrek dena aurka du, hortaz bere adimen eta irudimen guztiaren beharren aurkituko da, beste garai batzuetan zuen gaitasun profesionalaren jabe oraindik mantendu duen edota jada erabat lorkatua duen frogatu beharko duelarik, azkenean susmagarriaren defentsan garaipena lortu duen ala ez jakiteko. Aktoreak
IruditegiaKanpo estekak
Information related to Anatomy of a Murder |