Exodus Otto Preminger zinema zuzendariak 1960an Leon Urisen izen bereko eleberrian oinarrituta egin zuen film estatubatuarra da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Film epiko-historiko horrek herri baten berrindartzea eta estatuaren sorrera kontatzen ditu. Ari ben-Canaan Hagana erresistentzia juduko kidea da, eta Zipreko errefuxiatu esparruetatik 600 judu atera ditu, Palestinara bidaltzeko. Britaniar tropek haren asmoaren berri dutenean, geldiarazten saiatu dira, baina ben-Canaan eta lagunek egitasmo sendo bakarra daukate: Israelen jaiotza.
Filmean, besteak beste, juduen artean zeuden zatiketak (Irgun eta Haganaren artean), britaniarrekin izandako gatazkak eta Israel eta bere auzotar arabiarren arteko gatazkaren lehen urteak kontatzen dira.
Sariak
1960ko soinu banda onenaren Oscarra irabazi zuen eta beste bi izendapen ere izan zituen: Bigarren mailako aktore onena (Sal Mineo) eta argazkigintza onena (Sam Leavitt).
Aktoreak
Kanpo estekak