Rudy Fernández

Rudy Fernández

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRodolfo Fernández Farrés
JaiotzaPalma Mallorcakoa1985eko apirilaren 4a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Portland Trail Blazers2008-2011
Club Joventut de Badalona2001-2008
Real Madrid2012-
Denver Nuggets2011-2012
Real Madrid2011-2011
Draft NBA Phoenix Suns
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
eskolta
Kirol zenbakia5
Pisua87 kilogramo
Altuera195 zentimetro
Jasotako sariak

rudy5.net
Facebook: rudy5.net Twitter: rudy5fernandez Edit the value on Wikidata

Rodolfo "Rudy" Fernández Farrés (Palma Mallorcakoa, Espainia, 1985) NBAko Portland Trail Blazers taldean jokatzen duen jokalari balearra da eta Espainiako saskibaloi selekzioarekin internazionala. 2008. urte arte DKV Joventut taldean izan zen ACB txapelketako izar nagusietako bat zelarik. Gehienetan eskolta bezala jokatzen du, baina hegaleko posizioan ere jardun izan du. NBAra joan denetik ospe gehiago irabazi du eta bere jokoaren bereizgarri nagusia saltorako duen izugarrizko gaitasuna da, baloia uztaian modu ikusgarrian txikitzen bukatzen duena. Arrazoi honengatik, beharbada, 2009ko All Star astean, Slam Dunk Contestean parte hartu zuen lehen europarra bihurtu zen. Txapelketa honetan parte hartzeko internet bidez hautatua izan behar zen, eta Rudyk boto guztien %50 baino gehiago lortu zituen.

2006an, Japonian ospatu zen Munduko Txapelketa irabazi zuen Espainiako Selekzioarekin eta, 2009an, Poloniako Eurobasketean ere urrezko domina lortu zuen.

Biografia

Rudy Fernández 1985eko apirilaren 4an jaio zen Palma Mallorcako Camp Redó auzoan, saskibaloizale amorratua zen familia batean. Aita jokalari profesionala zuen eta ama ere Espainiako selekzioan jokatzera iritsi zen. Rudyk arreba zaharragoa du, Marta, eta Wisła Kraków taldean eskolta posizioan jokatzen du.

Txiki-txikitatik hasita, interes handia erakutsi zuen kirolarekiko. Mallorcako San José Obrero taldearekin areto-futbola eta saskibaloia praktikatu zituen, azkenean bigarren kirola hautatu zuen arte. Aitaren hitzetan, Rudyk betidanik izan omen du kiroletarako gaitasuna, baina saskibaloia odolean zeraman zerbait omen zen eta, hasiera hartan, bi senideak orduak ematen zituzten partiduak jokatzen.

Berehala fitxatu zuen Club Joventut de Badalona taldeak eta, familia utzi eta, Badalonara joan zen. Rudy helduagoa egin zen, selekzioko maila ezberdinetan jokatu zuen eta jokalari gazteen jarraitzaileen artean ospea irabazi zuen. 2003an, L'Hospitaleteko torneoan nabarmendu zen eta ACBn entrenatzen hasi zen.

ACB

Rudy 2003-2004ko denboraldian sartu zen ACBn bete-betean, taldea Aíto García Renesesen agindupean zegoenean, eta segituan, behar-beharrezko jokalari bihurtu zen taldearentzat. 28 minutu jokatzen zituen partida bakoitzean eta, uda hartan bertan, Espainiako selekziorako hautatu zuten Atenasko Joko Olinpikoetan parte hartzeko. Urte berean, ekipoak finala galdu bazuen ere, Errege Kopako jokalari baliotsuena izendatu zuten. Bere saskiratze gogokoena ere lortu zuen partida hartan, Josep Maria Guzmánek eskainitako atzerakako alley-oop dotore bat.

Aíto García Renesesen entrenamenduei esker, Rudyk defentsa hobetzen joan zen eta bere taldeko lider bihurtu zen.

2006ko uda arte, Rudyren taldeko arrakastarik handiena Euroligarako sailkatzea izan zen. Japoniako Mundu Txapelketa bukatu zenean, 21 urteko Rudy gaztea Espainiako saskibaloi selekzio hoberenaren seigarren gizon bihurtu zen.

2007ko ekainaren 28an, NBAko draftean Phoenix Suns taldeak 24. postuan aukeratu zuen. Talde honek, gero, Portland Trail Blazerri saldu zizkion Rudyren gaineko eskubideak eta, 2008an sinatu zuen kontratua. NBAko jokalaria den zortzigarren espainiarra zen eta Blazers taldean hirugarrena, Fernando Martín eta Sergio Rodriguezen atzetik.

2007-2008 denboraldian, ACBko fase erregularreko saskiratzaile nagusia izatea lortu zuen, eta fase horretako jokalari baliotsuen izendatu zuten, Marc Gasolekin batera.

2008ko ekainaren 6an, malkoei eutsi ezinik, 10 urtez bere etxea izan zen Joventut taldeari agur esan zion prentsaurreko hunkigarri batean.

2008ko abuztuaren 24an, Espainiako selekzioak Pekingo Olinpiadetako finala jokatu zuen AEBetako taldearen aurka. Partida honetan, Rudyk 22 puntu eskuratu zituen 17 minututan, Kobe Bryant maisuari aurre eginez, eta finaleko espainiar saskiratzaile nagusia izan zen Pau Gasolen aurretik (21 puntu). Espainiak urrezko zaporea zuen zilarrezko domina lortu zuen, beharbada, saskibaloiko selekzioak inoiz jokatu duen partidu onenean.

NBA

2008ko urriaren 28an, NBAn debutatu zuen ofizialki, Pau Gasol aberkidearen aurka jokatuz. Rudyk 16 puntu eta 4 asistentzia lortu zituen, NBAko espainiar debutanterik onenen bilakatu zelarik. Hori gutxi balitz, lehen urte hartan, NBAko historiako lehen jokalaria izan zen lehenengo hogei partidetan hiruko bat eskuratzen.

2009ko urtarrilean, ligako webgune ofizialean zaleek aukeratu ondoren, Rudy NBAko mate txapelketan parte hartzeko izendatzen zuten lehen jokalari europarra izan zen. 251.868 zibernautek bozkatu zuten Fernándezen alde, Oklahoma City Thunder taldeko Russell Westbrook (147.279 boto) eta Milwaukee Bucks taldeko Joe Alexander (114.963) atzean utzita. Egun batzuk beranduago, NBAko entrenatzaileek Rudy hautatu zuten 2009ko Phoenixeko All Starreko rookien taldea osatzeko eta bigarren urtekoei aurre egiteko.

Urte bereko otsailaren 15ean, Rudyk mate txapelketan parte hartu zuen, baina azken postuan geratu zen eta lehen errondan kaleratu zuten 84 punturekin (42 mateko). Oihuka eraso zioten epaimahaiari Rudyri emandako puntuazioa baxuegia zelako. Lehen matean Fernando Martín zena omendu zuen, NBAn jokatu zuen lehen espainiarra, haren elastikoa jantziz. Bigarrenerako, Pau Gasol adiskidearen laguntza izan zuen.

2009ko apirilaren 16an, NBAn denboraldi batean hiruko gehien sartu zituen Rookiea izatea lortu zuen 159 hirukorekin eta 78 partidatik 72tan gutxienez hiruko bat sartuz -4tan lesionatuta zegoen-.

NBAn egin zuen bigarren urtea ez zen Rudyk espero bezain ona izan. Denboraldi bikainaren ostean, balearrak minutu gehiago jokatzeko aukera izango zuelakoan zegoen, nahiz eta NBAko bigarren urteak gogorrak izan ohi direla bazekien. Bizkarreko arazoak izan zituen denboraldiaren hasieran, eta abenduaren 7an, ebakuntza bat izan zuen. 4 astez bajan egon ondoren, itzulera oraindik okerragoa izan zen, oso irregularra. Norgehiagoka bikaina eta gero, oso txarra etortzen zen; batzuetan minutu asko jokatzen zituen, eta beste batzuetan 10 gehienez. Aurreko denboraldian partiduko 25,6 minutu jokatu bazituen, azkeneko honetan 23,2 izan ziren. Pixkanaka-pixkanaka, Rudy hirukoetan espezialista bezala sailkatua izan zen, bere jokoaren beste atal batzuei uko eginez, sarrerei, asistentziei, baloi lapurretei, alley oopei, esate baterako. Fernándezek All Star asteko rookies vs sophomores eta hirukoen txapelketan parte ez hartzea erabaki zuen, ebakuntzaren ondoren atseden hartu eta sasoi betean egongo zen baterako zain geratuz.

Blazerrak playoffetarako seigarren postuan sailkatu ziren 50 garaipen eta 32 porroteko balantzearekin eta lehen itzulia Phoenix Suns taldearen aurka jokatu zuten. Brandon Roy taldekidearen baja zela-eta, Rudy eskolta titularra izan zen, lehenengo partidetan ez batere ondo ez bazen aritu ere. Portlandekoen bigarren porrotaldian, Rudy lehengoa izatera itzuli zen berebizikoak izan zitezkeen azken minutuetan 4 hiruko sartuz. Azkenean, Blazerrek galdu egin zuten Rudyren erakustaldi itzel baten aurrean: 16 puntu 17 minututan. Berriro ere, McMillan entrenatzailearen mesfidantzaren seinale.

Denboraldiaren bukaeran, Rudyk adierazpen harrigarri batzuk egin zituen:

« Echo de menos a mi família, a mis amigos y la competición europea' »

.

Rudyk argi uzten zuen ez zegoela batere gustura taldean zuen rolarekin eta transferituko ote zuten txutxu-mutxu ugari entzun ziren, baina ez zen horrelakorik gertatu draftaren gauean. Hala ere, une hartatik aurrera, hiru talderen izenak entzuten hasi ziren udan zehar: Boston Celtics, Chicago Bulls eta New York Knicks. Portlandi, ordea, ez zitzaion nahikoa iruditu frankizia horiek eskaintzen ziotena. Europako zenbait talderen izena ere aipatu zen, hauen artean, Regal FC Barcelona, Real Madrid eta Panathinaikos.

Turkiako Mundu Txapelketa baino aste batzuk lehenago, Rudyri 25.000 $eko isuna jarri zioten bere ordezkari estatubatuarrak, Andy Millerrek, egindako adierazpen batzuen ondorioz. Honen arabera, Rudy NBAn jokatzeko interesa galtzen ari zen eta nahiagoko zuen Europara itzuli. Turkiako Mundu Txapelketaren ostean, denboraldiaurrea Portlandekin egingo zuela esan zuen Rudyk, haiekin hitzarmena zuela eta, profesionala zenez, bete egingo zuela. Kontuak kontu, Blazers taldearen Media Day eguna iritsi bezain laster, Rudyk bihotza ireki eta munduari bira eman zioten hitzak bota zituen. Arratsalde hartan bertan, Rudyk Facebookean argitaratu zituen bere adierazpenak:

« Profesionala naiz eta horregatik nago gaur Portlanden. Frankiziari, Portland hirikoei eta taldearen zaleei errespetua azaldu nahi diet. Urte honetako helburuekin egunez egun joan nahi dut, baina, nire bihotzean, nire nahia etxera itzultzea da, nire familiaren, gurasoen eta lagunen ondora. Espero eta uste dut Portlandeko zale guztiek ulertu ahal izango dutela. Inongo momentuan okerrik esan badut, barkamena eskatzen dut. Nate McMillan entrenatzaile ona da eta gauza asko ikasi ditut beragandik, baina nire estiloa Europarako aproposagoa da NBAko sistemarako baino, eta horregatik nahiago dut etxera itzuli. Oraintxe bertan ez dut NBAko beste talde batean jokatzea pentsatu ere egin nahi, nire taldea Blazerrak dira' »

.

Rudyk Regal FC Barcelonarekin aurreakordioa zuen zurrumurrua zabaldu zen arren, ez zen horrela izan. Rich Chok, Blazerren GM berriak, argi utzi zuen ez ziotela Rudy Fernandezi Europara itzultzen utziko. NBAk berriro ere jarri zion isuna balearrari urriaren 12an, jokalariaren ordezkari europarrak urriaren 6an egin zituen adierazpen batzuk zirela medio.

2010eko abenduaren 17an, Rudyk bere NBAko partidarik onena burutu zuen 26 puntu eta 6 errebote eskuratuz eta, partida hartan, Portland Trail Blazers taldeak 107-102 irabazi zion Minnesota Timberwolves taldeari.

Espainiako selekzioa

Mumbru eta Rudy Beijingo Joko Olinpikoetan
Mumbru eta Rudy Beijingo Joko Olinpikoetan

19 urte zituen Rudyk 2004ko Atenaseko Olinpiadetan debutatu zuenean. Espainiak zazpigarren postuan bukatu zuen. Rudyren batezbestekoak 5,1 puntu, 1,1 errebote eta 0,4 asistentzia izan ziren.

2005ean, Espainiak laugarren egin zuen Serbia eta Montenegroko Eurobasketean. Oraingoan, 2,7 puntu, 1,8 errebote eta 0,5 asistentziako batezbestekoa egin zuen.

2006an, Espainiako saskibaloiaren urrezko garaia hasi zen 2006ko Saskibaloi Mundu Txapelketarekin. Espainiak historian markatuta geldituko den finala irabazi zuen Greziaren aurka Pau Gasol gabe. Rudy, apurka-apurka, taldean lekua hartzen joan zen 9,1 puntu, 2,3 errebote eta 0,9 asistentziako batezbestekoarekin.

2007an, Espainiak Errusiaren aurka galdu zuen Madrilen ospatu zen Eurobasketeko finala. Rudyren batezbestekoak 9,9 puntu, 2 errebote eta 1,4 asistentziakoak izan ziren.

2008a oso urte garrantzitsua izan zen Rudyrentzat, bere ahalmen guztia erakutsi baitzuen mundu osoaren aurrean Pekingo Olinpiadetan. Rudyk DKV Joventut taldearekin denboraldi aparta bukatua zuen eta hurrengoa Portland Trail Blazerrekin hasi behar zuen. Talde berriko buruak gogotsu utzi zituen 13,1 puntu, 3,5 errebote eta 2,1 asistentziako batezbestekoarekin. Gainera, Rudy Espainiako jokalaririk onenetakoa izan zen AEBn aurka jokatu zuten final Olinpikoan. Askoren ustez, Espainiak urrezko zaporea zuen zilarra eskuratu zuen.

2009ko Poloniako Eurobasketean, Espainiak azkenean lortu zuen Europako txapeldun koroatzea. Rudy berriro ere taldeko onena izan zen Pau Gasolen atzetik. 13,6 puntu, 3,5 errebote eta 2,1 asistentziako batezbestekoa lortu zuen. Rudy Boskote Idealean sartu zuten txapelketako hegaleko onenaren postuan.

2010eko ekainean, Espainiako Saskibaloi Federazioak 24 jokalariko zerrendan sartu zuen Selekzioarekin 2010eko Mundu Txapelketan parte hartzeko. Sergio Scariolok, Espainiako hautatzaileak, 24 jokalari horietatik 15 hautatu zituen, Rudy haietako bat izan zelarik. 15 hauek Las Palmasen bilduko ziren txapelketaren aurretik. Espainiak seigarren egin zuen, lehenengo Serbiak kanporatu, eta gero, bosgarren posturako lehian, Argentinaren aurka galduz. Rudyren batezbestekoa 15,6 puntu, 6 errebote eta 1,7 asistentziakoa izan zen. Norgehiagokarik onena Argentinaren aurka jokatu zuena izan zen, 31 puntu, 8 errebote, 3 asistentzia eta 4 berreskurapenekin guztira 41eko balorazioa osatuz. Zelanda Berriaren aurka bikoitz-bikoitza lortu zuen 12 puntu eta 12 erreboterekin.

Plan España Fundazioa

Rudy Plan de España Fundazioko Por ser niñas proiektuaren enbaxadorea da. 2010eko uztailean, Egiptora bidaiatu zuen Paremos la Pobreza Infantil mugimendu internazionalarekin bat egiteko, eta bertan, Kairoko hegoaldean bizi den 4 urteko Kalima neskatxa apadrinatu zuen. Rudyk zera adierazi zuen bere Twitterrean:

« Denok izan beharko ginateke bidegabekerien kontziente eta laguntza txiki bat eman konpontzea eta salatzea lortzeko' »

.

Palmaresa

Espainiako selekzioarekin

DKV Joventutekin

Izendatze indibidualak

  • 07/08 denboraldiko defendatzaile onena.
  • 2009ko Eurobasketeko boskote ideala.
  • 2004ko Errege Kopako jokalari baliotsuena.
  • 2006ko Fiba Kopako finaleko jokalari baliotsuena.
  • 05/06 denboraldiko jokalari ikusgarriena "Gigantes del Basket" aldizkariak izendatua.
  • 2006ko Europako jokalari gazte onena.
  • 2007ko Europako jokalari gazte onena.
  • 2007ko Kataluniako Ligako jokalari baliotsuena.
  • 06/07 denboraldiko ACB Ligako boskote ideala.
  • 2008ko Errege Kopako jokalari baliotsuena.
  • 2008ko ULEB Kopako jokalari baliotsuena.
  • 07/08 denboraldiko ACB Ligako saskiratzaile nagusia.
  • 07/08 denboraldiko ACB Ligako berreskuratzaile nagusia.
  • 07/08 denboraldiko ACB Ligako boskote ideala.
  • 2009an lehen jokalari ez estatubatuarra NBAko Slam Dunk Contestan parte hartzen.
  • NBAko historian, denboraldi batean hiruko gehien lortu dituen Rookiea, 159 hirukorekin.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudy Fernández Aldatu lotura Wikidatan