Helen Lindes Griffiths (Girona, 1981eko abuztuaren 17a), Katalunian jaiotako modelo kanariarra da, 2000. urtean Miss Espainia txapelketa irabazi zuena.
Biografia
Aita andaluziarra eta ama ingelesa ditu eta Gironan jaio zen 1981ean. Torroella de MontgrĂ herrian bizi izan zen baina bost urte ere ez zituela familia guztia Lanzarotera joan zen bizitzera, Kanariar uharteetara.
Ibilbide profesionala
1999. urtean Urteko Kirol Modeloa lehiaketa irabazi zuen eta Miss Las Palmas ere bai. Horri esker sailkatu zen hurrengo urteko Miss Espainia txapelketarako. 2000. urtean jokatu zen Las Palmas hirian bertan eta Miss Espainia koroatu zuten[1]. Titulu gorenaz gain beste bost titulu ere eskuratu zituen: Miss Internet, Miss Glamour, Miss Telegenia, Miss Pepe Jeans eta Miss Fotogenia. Urte berean Miss Universo txapelketan hartu zuen parte eta "ohorezko bigarren dama" aukeratua izan zen. Miss Fotogenia universal titulua eskuratu zuen gainera[2].
2002. urtean munduko hiri garrantztsuenetan hasi zen modelo lanetan; Australian izan zen, Parisen, Milanen, Londresen, New Yorken...[3] Espainiara itzuli eta Al salir de clase telesailean hartu zuen parte.
2010an ¡Más que baile! programan hartu zuen parte baina ez zuen finalera iristea lortu. Urte berean Nespresso kafe etxearen iragarkian hartu zuen parte George Clooney protagonistarekin batera[4].
Bizitza pertsonala
2015ean Rudy Fernández saskibaloi jokalariarekin ezkondu zen eta 2016an Alan izeneko semea jaio zen[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak