RanuaFinlandiako iparraldeko udalerri bat da, Lappi eskualdean kokatua, Rovaniemi hiriburuaren hegoaldean eta Ipar Ostrobotniaren mugan. 3.694,83 km²-ko azalera duen udalerria honek, ia 4.500 biztanle dauzka, eta Rovaniemi bizilagunarekin batera sortu duen eskaintza turistikoari esker, Lappi eskualdeko irabazi gehien dituen bigarren udalerria da. Gainera, HelsinkikoKorkeasaari ondoren, Finlandiako zoo handiena da Ranuakoa, Ranuan Eläinpuisto. Bertan, animalia artiko guztiak daude, bai hegaztiak, baita ugaztunak ere, eta herrialdekohartz zuri bakarrak zooan aurki daitezke: Manasse ar nagusia eta RostockekoVenus eta Valeska biki alemaniarrak. Urtero, guztira, milaka bisitari izaten ditu.
Azken urteotan, Ranua eta Tervola artean dagoen Runkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruan uranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean dauden enpresak, bertan uranioerauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira. Izan ere, uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra da, eta lappitarrekUraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka. Nahiz eta aurka dauden ranuatarrek, udalbatzan bost eserleku lortu dituen Parempi Ranua taldea sortu duten, eta Zentroko Alderdiko ordezkari batzuk ere uranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten, ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko [3].
Lehen aipatu bezala, Zirkulu Polar Artikoaren, 66º 33' 38" paraleloaren, hegoaldean dago udalerria; zehazki 80 bat km hegoaldera. Horrenbestez, Lappikogauerdiko eguzki eta gau polar fenomeno atmosferikoak ez dira ematen, baina Finlandia ospetsu egin duten gau zuriak urtero izaten dira; hau da, eguzkiaren argitasuna Ranuako zeruaren jabe izaten da ekain-uztail bitartean. Lehen esan bezala, udalerriko klima nagusia subartikoa da eta, ondorioz, tenperatura leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Lappi iparraldean ez bezala, Ozeano Artikora iristen diren ur-korronte beroek ez dituzte neguak leuntzen, eta herrialdeko negu latzenak inguru honetakoak izan ohi dira. Samiek antzinean, eta gaur egun oraindik egiten dituzten egutegietan, Lappiko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi urtaro bereizten zituzten: udaberri-negua, udaberria, aitzinuda, uda, aitzinudazkena, udazkena, aitzinegua eta negu iluna. Bestalde, iparrargiak inguru honetan oso ohikoak ez diren arren, urrian eta martxoan noizbehinka ikus daitezke [4].
Udalerria guztiz laua da, 300 metroak igarotzen dituen lekurik ez dagoelako; gailur garaiena 277 metroko Palovaara muinoaren gailurra da. Ur-azalera berriz, %6,5ekoa baino ez da. Herrialdeko udalerrietan ematen den batezbestekoaren azpitik; guztira, 241,09 km². Dena den, hainbat aintzira eta ibai daude udalerrian; hala nola, aipatzekoak dira Juottaan tekojärvi, Näskäjärvi, udalerriaren izen bera daraman Ranuanjärvi eta Simojärvi eta Soppana izeneko babestutako natura-eremu ospetsua osatzen duen Simojärvi aintzirak, eta Kivijoki, udalerria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen Simojoki, Siuruanjoki eta Tainijoki ibaiak. Bertako ur-korronte indartsu, emaritsu eta harroetan dauden izokina, amuarrain marroia eta laponiako amuarraina bezalako ur gezatako arrainek arrantzale ugari erakartzen dituzte. Arrantzale hauek, ur-jauzi txiki eta ur harrotatik hurbil jarri ohi dira arrain nahasiak harrapatzen errazagoak direlako. Hala ere, ur-eremuetan ikus daitezkeen animalia handienak, herrialdekoigaraba ospetsuak dira.
Azken urteotan, Ranua eta Tervola artean dagoen Runkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruan uranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean dauden Australia, Frantzia eta Kanadako enpresak, bertan uranioerauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira. Uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra denez, lappitarrekUraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka. Azken urteotan, elkarte honek hainbat manifestazio (Helsinkin esaterako) eta natura kanpaketa antolatu ditu. Hego Lappin egin zen natura kanpaketan 2008koudal hauteskundeetarako talde bat aurkeztea erabaki zuten; hain zuzen, Parempi Ranua talde independenteak bost eserleku lortu zituen udalerriko udal hauteskundeetan. Talde honez gain, Zentroko Alderdiko ordezkari batzuk ere uranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten udalbatzan. Dena den, boto hauek ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko eta erauzketak laster hasiko direla uste dute Uraaniton elkartekoek [3].
Bazter hauetara iritsi zen lehen gizarte antolatua, Izotz Aroaren ondoren, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarrak urtzen hasi zirenean iritsi zela uste da, k.a. VII. mende inguruan. Mendeetan eratu zen kulturari Komsa edo Gorravárri izena ematen zaio eta gehienbat, Ipar Itsasoko lehen Fonsa kulturako tribuekin harreman estuak izan zituzten. Nahiz eta oraindik lurralde honen jatorrizko biztanleen, samitarren jatorria ezezaguna den, badirudi tribu hauen eta beranduagoEskandinaviara immigratu zuten eta eurekin samiera hizkuntza eraman zuten herri uraldarren nahasketaren ondorioa direla. Kemijoki ibaitik hurbil bizi ziren samitarrak (haien artean ranuatarrak), gaur egun desagertua dagoen hizkuntza berezi batean hitz egiten zuten, kemieraz edo kemi samieraz. Hegoaldeko tavastiarrak eta ekialdeko kareliarrak izan ziren aurkitutako burdinezko tresneria Lappira ekarri zuten biztanleak I. mende inguruan [8].
Hasieran, Suediar Inperioaren garaian, Kemi hiriaren menpe zegoen herri txiki bat baino ez zen Ranua, Ostrobotniaantzinako probintzian. Herriaren lehen aipamena 1577. urtekoa bada ere, badakigu garai hartarako ia samitarrik ez zela gelditzen. Ranuatarrak, eguraldiak baimentzen zuenean behintzat, arto, patata eta zereal nekazaritzatik, arrantzatik, larru merkataritzatik, eta XVIII. mendetik aurrera basogintza industriatik eta elur-orein abeltzaintzatik bizi ziren.
Bigarren Mundu Gerra osteko urteetan, Finlandiak ekonomikoki, izugarrizko hazkuntza izan zuen, eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, Gerra Hotzean neutral aldarrikatu, NBEk ezarritako isuna ordaindu, eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin.
Azken 30 urteetan, biztanleria asko jaitsi da (70eko hamarkadako 7.000 biztanletik, gaur egungo 4.500era) eta ranuatarren arazo nagusia langabezia bihurtu da. Herritarrak lanpostu eta bizimodu hobe baten bila Rovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute, baina badirudi 1983. urtean sortutako Ranuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola. 2005. urtetik irabazi gehien dituen Lappiko bigarren udalerria da Rovaniemi ondoren [9].
Administrazioa
Azpiegiturak
Ranuan Bigarren Mundu Gerranalemaniarrek eraiki zuten aerodromo bat dago, baina herritarrek airez bidaiatzeko erabiltzen duten azpiegitura Rovaniemikoaireportua da. Aireportu hau udalerritik oso hurbil dago, 80 bat km-ra gutxi gorabehera, eta Europa osorako hegaldiak eskaintzen dira bertatik [10].
Udalerria hain handia denez, hainbat herrixkez osatua dago; guztira hogeita hamar baino gehiago izango dira, baina gutxi batzuk baino ez dute ehun biztanleko muga igarotzen. Ranua herria da nagusi eta udalerriko biztanleriaren erdia baino gehiago bertan bizi da [12].
Ranuako eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.
Landa udalerri guztietan nagusitzen den Zentroko Alderdia suertatu zen garaile, eserleku guztien %63arekin. Gainera, aurreko hauteskundeko emaitzak hobetu zituen eta ordezkari bat irabazi zuen; guztira, hamazazpi lortu zituen. Lappi eskualdean lortutako garaipen handiena izan zen Zentroko Alderdiak hauteskunde honetan lortu zuena. Bigarren indarra, Parempi Ranua (Ranua Hobea) talde independente ekologista izan zen; talde berria izanik, gogotsu sartu zen udalbatzan eta bost eserlekurekin eta uranioren bilaketa ekiditeko hitzarekin, bigarren postua lortu zuen. Hurrengoak, batzarkide bat irabazi zuen Alderdi Sozial-Demokrata eta Alderdi Nazionala izan ziren; hurrenez hurren, hiru eta bi eserleku lortu zituzten eta botoen %11,9a eta %9,4a. Azkenik, aipatzekoa da Ezker Elkartasunak aurreko udalbatzan zuen eserleku bakarra galdu zuela hauteskunde honetan. Udalbatzak Kimmo Sarapää alkate aukeratu zuen.
Hurrengo hauteskundeak, 2012. urtean ospatuko dira, Finlandiako gainontzeko udalerrietan bezala.
Demografia
Biztanleria
60ko hamarkadan hazkunde izugarria izan zuen biztanleriak, 7.000 biztanleko kopurura iritsi zen, eta Lappiko udalerri (kunta) handiena bihurtu zen Sodankylärekin batera. Hala ere, 70eko hamarkada hasieran basogintzak udalerrian izan zuen beherakada, Kemijärvi hiriaren mesedetan, gogorra izan zen biztanleentzat, eta askok, hiriburura alde egin zuten. Gaur egun oraindik, lanpostu eta bizimodu hobe baten bila Rovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute herritarrek, baina badirudi 1983. urtean sortutako Ranuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola. 2005. urtetik irabazi gehien dituen Lappiko bigarren udalerria da Rovaniemi ondoren [9].
Eskualde osoan bezala, erlijio nagusia luteranoa da, eta hainbat eliza daude udalerri osoan; hiriguneko eliza esaterako. Estatistiken arabera, biztanleriaren %20,6a hamalau urteko adin txikikoak dira eta hirurogeita lau urte gorakoak aldiz, %18,9a dira [14].
Guztira sei eskola daude udalerrian; bi Ranua herrian daude, eta beste lauak aldiz, Asmunti, Impiö, Kuha eta Kuukasjärvi herrixketan. Eskola garaia amaitzean, ikasten jarraitzeko, ikasleek Ranua herrian dagoen institutura joan behar dute, Ranuan Lukiora hain zuzen [16].
Armarria udalerriaren ikur nagusia da, 1959ko ekainaren 23an Ranuako udalbatzak hala erabaki zuenetik (Barne Ministerioak azaroaren 23an). Olof Eriksson artista helsinkiarrak sortu zuen eta, bertan agertzen diren irudiekin, egileak udalerriaren natura, kultura eta historia adierazi nahi izan zituen. Zelai berde ilunaren gainean, buruz behera dagoen zilarrezko zerra dago, azpian zilarrezkoa ere den ur haria moztear dagoela. Zerrak XIX. eta XX. mendeetako basogintza industria adierazten du, Ranuaren hazkuntza eta garapena ekarri zuena. Ur hariak, bestetik, Simo ibaia eta, historian zehar, honek udalerriarekin izan duen harremana irudikatzen du; izan ere, ur emari hau herriaren sarrera eta irteera nagusia izan da urteetan, Ranua beste udalerri eta hiriekin bat egiten lagundu duen garraiobidea [17].
Leku aipagarriak
Ranua erakargarri egiten duten berezitasun asko dauzka; haien artean aipagarrienak beheko hauek dira:
Japanitalo: Japonia Etxea udalerriko eraikin ezagunetako bat da. Japoniar arkitekturaren erakusgarri den etxea, Simojärvi aintziraren iparraldean dago, eta hasiera batean jatetxe bat izan behar zuenak, kultura japoniarrarekin zerikusia duten ekintzak, jarduerak eta ikastaroak antolatzen dituen etxea bihurtu da; hala nola, hizkuntza, idazkera eta sukaldaritza ikastaroak prestatzen dira urtero. Eraikina 90eko hamarkadan eraiki zen, Ranuak Iwasaki udalerri japoniarrarekin senidetasun akordioak sinatu zituenean [18].
Abuztuko lehenengo astebukaeran, Hilla (euskarazipar masusta) izeneko azoka ospatzen da udalerrian 1974. urtetik. Ranuatarren arabera, Europakoipar masusta onenaren uzta ospatzeko antolatzen dute ohitura bihurtu den azoka hau [22].
Mercado de la fresa de los pantanos (camemoro) en Ranua
Ekonomia
Gaur egun, hirugarren sektorea da nagusi eta langile guztien %63,5ak, bai zerbitzu lanetan, bai turismoan, bai garraioan, bai hezkuntzan, bai merkataritzan egiten du lan. Gainontzekoak, nekazaritza eta abeltzaintzan (%21,8), industrian (%12,3) eta beste jarduera batzuetan egiten dute lan. Langabezia ehunekoa nahiko altua da, %13,4koa, baina gainontzeko Lappiko udalerriekin alderatuz baxua da.
Azken 30 urteetan, biztanleria asko jaitsi da (70eko hamarkadako 7.000 biztanletik, gaur egungo 4.500era) eta ranuatarren arazo nagusia langabezia bihurtu da. Herritarrak lanpostu eta bizimodu hobe baten bila Rovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute, baina badirudi 1983. urtean sortutako Ranuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola. 2005. urtetik irabazi gehien dituen Lappiko bigarren udalerria da Rovaniemi ondoren [9].
Azkenik, aipatu beharra dago, Ranua eta Tervola artean dagoen Runkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruan uranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean dauden Australia, Frantzia eta Kanadako enpresak, bertan uranioerauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira. Izan ere, uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra da, eta lappitarrekUraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka; hainbat manifestazio egin dituzte, Helsinkin esaterako, hego Lappin natura kanpaketa bat antolatu zuten, eta 2008ko udal hauteskundeetara bost eserleku lortu zituen Parempi Ranua talde independentea aurkeztu zuten. Hala ere, talde honez gain, Zentroko Alderdiko ordezkari batzuk ere uranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten udalbatzan; boto hauek dena den, ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko. Uranio erauzketak hasiz gero, udalerriko diru-sarrera izugarri haziko dela uste dute adituek [3].