Arrano arrantzale

Arrano arrantzale
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaAccipitriformes
FamiliaPandionidae (en) Itzuli
GeneroaPandion
Espeziea Pandion haliaetus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera1,6 m
Eguneko zikloaeguneko
Pandion haliaetus

Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) erdi-mailako hegazti harraparia da, arrantzan nagusia, bere elikadura arrainetan oinarritzen da eta mundu osoan zehar aurki daiteken espeziea da (Antartikan izan ezik).

Garai batean espezieak Euskal Herrian habia egiten bazuen ere, egun desagertuta dago finkatutako espezie bezala, nahiz eta neguan arrano arrantzaleak gurean azaltzen diren. Urdaibain esate baterako neguko ohiko bisitariak dira.

Deskribapena

Tamaina ertaineko harraparia da. Hegoen tamaina 46-50 cm ingurukoa da eta buztana berriz, 20 cm ingurukoa. Pisua 1,5 kg-ren bueltan egon ohi da. Emeak, gutxi gorabehera, arrak baino %20 handiagoak izan ohi dira eta sabelalde ilunagoa izaten dute.

Bizkarraldea marroi ilun kolorekoa izan ohi da, burua salbu. Sabelaldea, berriz, argiagoa, zurixka, nahiz eta hegoen puntak eta karpoen ingurua beltzak izaten diren. Lema-lumak eta arraun-lumek xingola transbertsal ilunak izaten dituzte eta sabelaldean intentsitate aldakorreko xingolak izan ohi dituzte. Erpeak marfil kolorekoak dira.

Aurpegian mokotik hasi eta bizkarreraino hedatzen diren antifaz iluna dute. Begiak horiak dira eta mokoa, berriz, oso zorrotza izan ohi da, urdin-gris kolorekoa.

Banaketa eta habitata

Munduan zehar banaketa oso zabala duen hegaztia da, kontinente guztietako kostaldetan agertzen baita, Antartikan salbu. Hegoamerikan, berriz, migrazioan soilik agertu ohi da eta ez du bertan habiarik egiten.

Ipar hemisferioan, normalean, goi-latitudeetan egin ohi du habia eta bertan parekatzen dira. Bikote gehienek Europa eta Siberia iparraldean egiten dute habia. Negua, aldiz, Ekuatore inguruan igarotzen dute. Tarteko latitudetan pase garaian soilik agertu ohi da, migrazioa burutzean. Australian, berriz, nagusiki sedentarioa da.

Europako populazioan 8.000-10.000 bikote inguru kalkulatu dira[1]. Iparraldeaz gain badira Mediterraneo inguruan habia egiten duten bikoteak ere. Negua igarotzera gehienak Afrikaraino joaten diren arren, badira Iberiar Penintsulan gelditzen direnak ere. Espainia hegoaldeko eta Extremadurako urtegietan eta Ebroren deltan negua igarotzen duten gero eta ale gehiago dago.

Arrano arrantzalea Euskal Herrian

Euskal Herrian ez dago bikote habiagilerik, nahiz eta garai batean espeziea bertan ugaltzen zen.

Aipatzekoa da Urbaibai biosferan egiten ari den lana espezie hau bertan habiagile izateko. Anbizioz beteriko programa europearra da eta Urdaibai Bird Center erakunde ornitologikoa da proiektua aurrera eramaten ari dena, erakunde eta herrialde ezberdinen kolaborazioarekin. Urdaibairekin batera aipatzekoa da ere arrano mota hau Txingudiko hezegunean duen presentzia. Alegia, euskal kostaldeko bi hezegune handienetan (Urdaibai eta Txingudi) ikus daiteke arrano arrantzalea, bietan programa bereziak abiatuta dituzte haren presentzia areagotzeko eta habiagile izateko.

Egun behatzen diren gutxiak migrazioan izaten dira, udazkenean Afrikara bidean eta udaberrian goi-latitudeetara bidean. Lehen aleak abuztuaren amaieran iristen dira eta urrira arte aleak behatzeko modua izan ohi da, Urdaibain batez ere. Zenbait udazkenetan estuarioan sei aleraino ere izan dira.

Espezie hau Euskal Herritik desagerrarazi zuten hainbat faktore egun oraindik irauten dute. Esate baterako 2011.ko urrian arrano arrantzale bat tiroz bota zuten Zumarragako ehiza lerro batean kezka handia sortuz Euskal Herriko talde ekologista eta naturazaleen artean, espeziea Europa guztian oso babestuta dagoelako[2].

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren kalteberen kategorian sartu zuten.[3]

Portaera

Arrainak harrapatzeaz bizi den espezialista izaki, arrano arrantzalea ur-habitatei estuki loturiko hegaztia da. Ur garbiak izatea ezinbestekoa da, arranoak arrainak ikusi eta ehizatzeko modua izan dezan. Ur sistema kontinentaletan zein kostaldean bizi ohi da eta padura, laku eta urtegietako ur lasaiak bilatu ohi ditu.

Kostaldean habia egiten duten bikoteek labarrak hautatzen dituzte. Europa eta Asia iparraldean kumatzen dutenek, ordea, habitat kontinentalak hautatzen dituzte nagusiki, eta habia zuhaitzetan egin ohi dute[4][5].

Elikadura

Arrano arrantzalearen dietaren %99a arrainek osatzen dute. Arrainok ur gazi zein gezatakoak izan ohi dira. Oso noizbehinka gertatzen diren hegazti eta narrastien harrapaketak ere dokumentatu dira[5]. Urazaletik gertu ibiltzen diren arrainak hautatzen dituzte eta sakonera gutxiko eta ur garbietako inguruneetan ehizatu ohi dute. Harrapakinen tamaina oso aldakorra izan daiteke. Arrain txikienek 10 zentimetroko tamaina izan dezakete eta handienak 60 cm izatera iritsi daitezke. Hauen pisua 100 eta 610 gramoren bueltan ibili ohi da[6][7][8].

Arrantzarako hegan dabiltzanean, uretatik distantzia gutxira biraka planeatu ohi dute. Behin harrapakina lokalizatzean zuzenean uretara erortzen uzten dute beren burua eta uretara sartu aurretik erpeak aurreratzen dituzte oinekin arraina harrapatzeko.

Arrantzara ongi moldaturiko hegaztia da. Aurreko kanpoaldeko behatza atzeragarria du erpeak luze eta kurbatuak dira. Ondorioz ez du arrain irristagarriak harrapatzeko arazorik izaten. Heste mehar oso luzea du digestioa hobeto burutu ahal izateko eta sudur-balbulek uretara zanbuila egitea ahalbidetzen diote.

Bizimodua

Inguru tropikal eta subtropikaletan espezie sedentarioa da eta gainerako guztian, berriz, migratzailea. Europa iparraldeko populazioak migratzaileak dira eta Mediterraneoko eta Kanariar uharteetakoak, berriz, sedentarioak[5][9].

Iparramerikako populazio migratzaileek negua Amazonasen arroan eta Hegoamerikako iparraldeko kostan igarotzen dute. Europa iparraldean habia egiten dutenek berriz, Afrika erdialderaino burutzen dute migrazioa eta badira Hegoafrikaraino iristen direnak ere. Migratzaile transahararra den arren, gero eta gehiago dira negua Iberiar Penintsularen barnealdean igarotzen dutenak.

Migrazioa abuztuan hasten da eta bidaia bakarrik burutzen dute, egunez. Bidaiak hilabete inguru irauten du eta emeak izan ohi dira migratzen duten lehenengoak. Arrak baino 2-3 aste lehenago abiatzen dira.

Habia lekuetara itzulera otsailaren amaieratik maiatzera bitartean ematen da eta bidaia hau azkarrago burutu ohi dute.

Ugalketa

Hiru arrano arrantzale habian

Europa eta Asia iparraldeko populazioak martxoa amaiera aldera hasten dira habia lekuetara iristen. Arrak emeak baino apur bat lehenago iristen dira. Zenbait kasutan hainbat bikoteren habiak elkarrengandik oso gertu (50-100 m) kokatzen dira, eta portaera erdi-koloniala erakusten dute.

Habia adar lehorrekin burutzen dute eta urtea joan urtea etorri tamaina handitzen joate dira. 2 metroko diametroa izatera iritsi daiteke eta 1,5 metroko altuerako habiak behatu dira, nahiz eta normalean 0,5-0,6 metroko altuera izaten duten[10][4].

Bikotea habian kokatzen denean gorteiua hasten da. Bikoteak eztei-hegaldiak burutzen ditu eta arrek apeu deigarriak jaurtitzen dituzte. Garai honetan habia zaharra berritu edo berria eraikitzen dute. Goialdean material leun eta lehorrak jartzen dituzte: hostoak, lastoa, algak... Kopulak behin eta berriz gertatzen dira eta araldia 45 egun izatera iritsi daiteke.

Errunaldia udaberrian gertatzen da goi eta latitude ertainetan. Tropikoan, berriz, errunaldia neguan izaten da. Normalean 3 arrautza erruten dituzte, 2 edo 3 eguneko tartearekin. Inkubazioa bi sexuek partekatzen dute, nahiz eta emeak izaten diren denbora gehien igarotzen dutenak. Garai honetan emea arrak elikatzen du.

34-43 egunera arrautzak era asinkronikoan zabaltzen dira, errun ziren antzeko tartearekin[6][5][9]. Kumeen lehen lumatxa motz eta ugaria izan ohi da, arrea goialdean eta zuria sabelaldean. Bi asteren buruan lumatxak gris ilun kolorea hartzen du. Kumeek jaiotzen direnetik izan ohi dute aurpegiko antifaza. Laugarren astean lehen lumak ateratzen zaizkie.

Txitoen zaintza emearen esku egon ohi da eta arra familia guztia elikatzeaz arduratzen da. Arrainak emeari ematen dizkio eta hau izaten da zati txikiak kumeei ematen dizkiena. Kumeak hazten direnean arrainak habian uzten ditu arrak eta beraiek bakarrik elikatzen dira. Lehen hegaldia 44-59 egunen bueltan ematen da migratzaileetan eta 50-76 bitartean sedentarioetan.

Ontogenia

Heldutasun sexuala 3 urterekin lortzen dute eta lehen gurutzaketa 3 eta 5 urte bitartean ematen da[5]. Arrak, normalean, emeak baino lehenago gurutzatzen dira. Bizi-luzetasuna 20 eta 25 urte bitartean izan ohi da[9].

Espezieen arteko elkarrekintzak

Europa eta Asian arrano arrantzaleek ez dute harrapari zuzenik, nahiz eta kumeak eta arrautzak hontz handia (Bubo bubo), azeria (Vulpes vulpes), belabeltza (Corvus corone) eta arrano beltza (Aquila chrysaetos) bezalako harrapariengandik babestu beharrean izaten diren. Iparramerikan, aldiz, hontz amerikarraren (Bubo virginianus) erasoak behatu izan dira.

Arrano arrantzalearen arazo handiena habia egiteko lekua izan ohi da. Mediterraneoan kaio hankahoriek (Larus cachinnans) egiten dieten presioa aipagarria da[11][12][9][13].

Erreferentziak

  1. BirdLife International. (2000). Threatened Birds of the world. Bartzelona eta Cambridge: Lynx Edicions and BirdLife International.
  2. http://goierri.hitza.info/2011/10/26/arrano-arrantzale-bat-tiroz-hilda-agertu-da-zumarragan/[Betiko hautsitako esteka]
  3. Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .
  4. a b Cramp, S.; Simmons, K. E. L.. (1980). The Birds of the Western Palearctic. II. Oxford: Oxford University Press.
  5. a b c d e Poole, A. F.. (1989). Ospreys. A Natural and Unnatural History. Cambridge: Cambridge University Press.
  6. a b Green, R.. (1976). «Breeding behaviour of Ospreys Pandion haliaetus in Scotland» Ibis (118): 475-490..
  7. Gil Sanchez, J. M.. (1995). «Alimentación y selección de presa por el Aguila Pescadora (Pandion haliaetus) en el embalse de Cubillas (S.E. de España)» Ardeola (42): 133-138..
  8. Francour, P.; Thibault, J. C.. (1996). «The diet of breeding Osprey Pandion haliaetus on Corsica: exploitation of a coastal marine environment» Bird Study (43): 129-133..
  9. a b c d Thibault, J. C.; Bretagnole, V.; Dominici, J. M.. (2001). Le Balbuzard pêcheur en Corse. Du martyre au symbole de la protection de la nature. Ajaccio: Alain Piazzola.
  10. Thibault, J. C.; Patrimonio, O.. (1992). Falco pescatore Pandion haliaetus. in: Fauna d’Italia. Uccelli. I. Bologna: Calderini, 622-632 or..
  11. González, G.; Santiago, J. M.; Fernández, L.. (1992). El Águila Pescadora (Pandion haliaetus) en España. in: Colección Técnica. Madril: Icona.
  12. Triay, R.. (1993). «Evolución y Conservación del Águila Pescadora en las Islas Baleares» Quercus (90): 6-11..
  13. Siverio, M.. (2003). Seguimiento del Aguila Pescadora (Pandion haliaetus Linnaeus, 1758) en Tenerife, islas Canarias (1997-2003). Kanarietako Gobernua.

Kanpo estekak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Pandion_haliaetus

Read other articles:

2016 California ballot proposition Proposition 51K-12 and Community College FacilitiesResults Choice Votes % Yes 7,516,142 55.18% No 6,104,294 44.82% Valid votes 13,620,436 93.22% Invalid or blank votes 990,073 6.78% Total votes 14,610,509 100.00% Registered voters/turnout 19,411,771 75.27% Results by county Yes   50–60%   60–70% No   50–60%   60-70% Source: California Secretary of State[1] Elections in California Federal government ...

 

Bagus Noorrochmat Bagus Noorrochmat (lahir 18 April 1973) adalah seorang politikus Indonesia kelahiran Sumedang.[1] Ia tergabung dalam Partai Amanat Nasional (PAN). Ia sempat menjabat sebagai Sekretaris DPD PAN Kabupaten Sumedang. Pada 2021, ia diangkat menjadi Ketua DPD PAN Kabupaten Sumedang periode 2020-2025.[2] Referensi ^ PROFIL BAGUS NOORROCHMAT, A.T. DPRD Sumedang.  ^ Bagus Noorrochmat Jadi Ketua DPD PAN Sumedang Periode 2020-2025. Tinewss.  Artikel bertopik b...

 

Questa voce o sezione sull'argomento seconda guerra mondiale non cita le fonti necessarie o quelle presenti sono insufficienti. Puoi migliorare questa voce aggiungendo citazioni da fonti attendibili secondo le linee guida sull'uso delle fonti. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. I carabinieri italiani nella resistenza e nella guerra di liberazione, ebbero un ruolo in particolare dopo il 25 luglio 1943, anche nella Resistenza Italiana e nella guerra di liberazione italiana,...

Human settlement in EnglandStocking PelhamSt. Mary's Church, Stocking PelhamStocking PelhamLocation within HertfordshirePopulation163 (2011 Census)[1]OS grid referenceTL4529DistrictEast HertfordshireShire countyHertfordshireRegionEastCountryEnglandSovereign stateUnited KingdomPost townBUNTINGFORDPostcode districtSG9Dialling code01279PoliceHertfordshireFireHertfordshireAmbulanceEast of England List of places UK England Hertfordshire 51°56′31″N 0...

 

Adjustable gate used to control water flow For other uses, see Floodgate (disambiguation). Tokyo floodgates created to protect from typhoon surges Floodgates, also called stop gates, are adjustable gates used to control water flow in flood barriers, reservoir, river, stream, or levee systems. They may be designed to set spillway crest heights in dams, to adjust flow rates in sluices and canals, or they may be designed to stop water flow entirely as part of a levee or storm surge system. Since...

 

МифологияРитуально-мифологическийкомплекс Система ценностей Сакральное Миф Мономиф Теория основного мифа Ритуал Обряд Праздник Жречество Мифологическое сознание Магическое мышление Низшая мифология Модель мира Цикличность Сотворение мира Мировое яйцо Мифическое �...

穆罕默德·达乌德汗سردار محمد داود خان‎ 阿富汗共和國第1任總統任期1973年7月17日—1978年4月28日前任穆罕默德·查希爾·沙阿(阿富汗國王)继任穆罕默德·塔拉基(阿富汗民主共和國革命委員會主席團主席) 阿富汗王國首相任期1953年9月7日—1963年3月10日君主穆罕默德·查希爾·沙阿 个人资料出生(1909-07-18)1909年7月18日 阿富汗王國喀布尔逝世1978年4月28日(...

 

2016年美國總統選舉 ← 2012 2016年11月8日 2020 → 538個選舉人團席位獲勝需270票民意調查投票率55.7%[1][2] ▲ 0.8 %   获提名人 唐納·川普 希拉莉·克林頓 政党 共和黨 民主党 家鄉州 紐約州 紐約州 竞选搭档 迈克·彭斯 蒂姆·凱恩 选举人票 304[3][4][註 1] 227[5] 胜出州/省 30 + 緬-2 20 + DC 民選得票 62,984,828[6] 65,853,514[6]...

 

此条目序言章节没有充分总结全文内容要点。 (2019年3月21日)请考虑扩充序言,清晰概述条目所有重點。请在条目的讨论页讨论此问题。 哈萨克斯坦總統哈薩克總統旗現任Қасым-Жомарт Кемелұлы Тоқаев卡瑟姆若马尔特·托卡耶夫自2019年3月20日在任任期7年首任努尔苏丹·纳扎尔巴耶夫设立1990年4月24日(哈薩克蘇維埃社會主義共和國總統) 哈萨克斯坦 哈萨克斯坦政府...

 本表是動態列表,或許永遠不會完結。歡迎您參考可靠來源來查漏補缺。 潛伏於中華民國國軍中的中共間諜列表收錄根據公開資料來源,曾潛伏於中華民國國軍、被中國共產黨聲稱或承認,或者遭中華民國政府調查審判,為中華人民共和國和中國人民解放軍進行間諜行為的人物。以下列表以現今可查知時間為準,正確的間諜活動或洩漏機密時間可能早於或晚於以下所歸�...

 

Daerah Otonomi Uighur Xinjiang شىنجاڭ ئۇيغۇر ئاپتونوم رايونى新疆维吾尔自治区Daerah otonomiTranskripsi Nama • Tiongkok新疆维吾尔自治区(Xīnjiāng Wéiwú'ěr Zìzhìqū) •  SingkatanXJ / 新 (Pinyin: Xīn) • Uighurشىنجاڭ ئۇيغۇر ئاپتونوم رايونى • Transl. UighurShinjang Uyghur Aptonom Rayoni(Searah jarum jam) Pegunungan Huoyan, Turfan Afaq Khoja Mausoleum, Kashgar Grand Bazaar...

 

United States historic placeCanemah Historic DistrictU.S. National Register of Historic PlacesU.S. Historic district Willamette Falls looking south, with Canemah, Oregon, in background on left, 1867Show map of OregonShow map of the United StatesLocationRoughly bounded by Willamette River, 5th Ave., Marshall and Paquet Sts., Oregon City, OregonArea63.7 acres (25.8 ha)Built1928Architectural styleClassical Revival, Bungalow/craftsman, Gothic RevivalNRHP reference No.78002279...

Un canal calcique est un canal ionique (cationique plus précisément), formé de protéines et traversant la membrane des cellules. Il permet le passage de l'ion calcium de l'extérieur à l'intérieur de la cellule. La plupart des canaux dits « calciques » peuvent aussi laisser passer une moindre quantité d'autres cations, plus ou moins selon la structure du pore qui les ouvre, ou selon le potentiel (voltage) ; leur rapport de perméabilité PCa/PNa varie de 0,3 à 10 [1]....

 

董思成 2018年、ドリームコンサートにて基本情報中国語 董思成漢語拼音 dǒng sī chéng民族 温州人出身地 中華人民共和国・浙江省温州市生誕 (1997-10-28) 1997年10月28日(26歳)別名 ウィンウィン英語名 Dong Si-cheng職業 歌手ジャンル K-POPC-POPレーベル Dreamusavex traxLabel V事務所 SMエンタテインメント活動期間 2016年 - 現在共同作業者 NCT (音楽グループ) NCT UNCT 127NCT 2018WayV(威神V)NCT 20...

 

各年份國家領導人列表 1995年-1996年-1997年-1998年-1999年-2000年-2001年-2002年-2003年-2004年-2005年 亞洲  阿富汗伊斯蘭酋長國 大协商会议主席:穆罕默德·奥马尔(1996年-2001年)  巴林 埃米尔 - 哈迈德·本·伊萨·本·萨勒曼·阿勒哈利法(1999年-至今) 首相 - 哈利法·本·萨勒曼·阿勒哈利法(1970年-2020年)[a]  孟加拉国 总统:谢哈布丁·艾哈迈�...

Archaeological museum in Turin, Italy This article is about the museum in Turin. For the museum in Milan, see Egyptian Museum (Milan). Egyptian Museum of TurinMuseo Egizio di TorinoEntranceLocation within TurinFormer nameRegio Museo di Antichità ed EgizioEstablished1824LocationVia Accademia delle Scienze, 6 Turin, ItalyCoordinates45°04′05″N 7°41′02″E / 45.068°N 7.684°E / 45.068; 7.684TypeEgyptian museumCollectionsEgyptian art and artifactsVisitors1,061,157...

 

2011 American TV series or program Say Yes to the Dress: BridesmaidsGenreRealityCountry of originUnited StatesOriginal languageEnglishNo. of seasons4No. of episodes52ProductionRunning time20 to 22 minutesProduction companyNorth South ProductionsOriginal releaseNetworkTLCReleaseJuly 8, 2011 (2011-07-08) –August 2, 2013 (2013-08-02)[1]RelatedSay Yes to the DressSay Yes to the Dress: Atlanta Say Yes to the Dress: Bridesmaids is an American reality television series on TL...

 

For other uses, see Dissident (disambiguation). Person who actively challenges an established political or religious system A dissident is a person who actively challenges an established political or religious system, doctrine, belief, policy, or institution.[1] In a religious context, the word has been used since the 18th century, and in the political sense since the 20th century, coinciding with the rise of authoritarian governments in countries such as Fascist Italy, Nazi Germany, ...

Pour les articles homonymes, voir L'Union. L'Union L'hôtel de ville. Blason Administration Pays France Région Occitanie Département Haute-Garonne Arrondissement Toulouse Intercommunalité Toulouse Métropole Maire Mandat Marc Péré 2020-2026 Code postal 31240 Code commune 31561 Démographie Gentilé Unionais Populationmunicipale 12 358 hab. (2021 ) Densité 1 825 hab./km2 Géographie Coordonnées 43° 39′ 27″ nord, 1° 29′ 07″ est...

 

German-Argentine chess grandmaster (1914–1981) Hermann PilnikPilnik at Hoogovens chess tournament 1963CountryArgentinaBorn(1914-01-08)8 January 1914Stuttgart, GermanyDied12 November 1981(1981-11-12) (aged 67)Caracas, VenezuelaTitleGrandmaster (1952)Peak rating2450 (July 1972) Hermann Pilnik[1] (8 January 1914, Stuttgart, Germany – 12[2] November 1981, Caracas, Venezuela) was a German-born Argentine chess Grandmaster.[3] Career In 1929, he won the champion...