Torne ibarreko lehen gizarte antolatua, Izotz Aroaren ondoren, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarrak urtzen hasi zirenean iritsi zela uste da, k. a. VII. mende inguruan. Mendeetan eratu zen kulturari Komsa edo Gorravárri izena ematen zaio eta Ozeano Artikoko kostaldean ezarri zirenez gehienbat, Ipar Itsasoko lehen Fonsa kulturako tribuekin harreman estuak izan zituzten. Nahiz eta oraindik, lurralde honen jatorrizko biztanleen, samitarren jatorria ezezaguna den, badirudi tribu hauen eta beranduagoEskandinaviara immigratu zuten eta eurekin samiera hizkuntza eraman zuten herri uraldarren nahasketaren ondorioa direla; hegoaldeko tavastiarrak eta ekialdeko kareliarrak izan ziren aurkitutako burdinezko tresneria Lappira ekarri zuten biztanleak I. mende inguruan.
Hiria hasiera batean, Seitsenkari uhartean eraikitzea pentsatu zuten, baina segurtasun kontuak zirela-eta, azkenean, gaur egun alde zaharra dagoen Suensaari uhartean eraiki zuten. 1621. urtean eskuratu zituen udalerriak hiri eskubideak eta gutxinaka, biztanleak erakartzen hasi zen. 1647. urtean, hogeita hamabost urte baino iraungo ez zuen lehen eliza eraiki zen eta honela, gaur egungo Lappi eskualdeko hiri zaharrena sortu zen. Hirian garatu zen merkataritza, segituan zabaldu zen inguruetako herrietara, batez ere Tornionjoki ibai inguruko herri txikietara eta Kemira, eta hiria Suediar Erresumako merkataritzaren motore bihurtu zen. Tornion hala nola, Botniako Golkokoizokin, larru eta gurin onenak saltzen ziren eta ordainetan, herritarrek, Suedia eta Itsaso Baltiko osoko produktuak jasotzen zituzten.
XVIII. mende erdialdean, Iparraldeko Gerra Handiaren ondorioz merkataritza geldituko zen beldurrez, torniotarrek ontzigintza industriari ekin zioten. Baita ongi egin ere, euren amesgaiztoak egi bihurtu baitziren; gerran, errusiarrek hiria menperatu eta dena suntsitu zuten 1715. urtean. Nahiz eta suntsiketa horretan portua ez zen guztiz hondatu, sedimentuen mugimenduak eragindako 1762. urteko suak, portua guztiz birrindu zuen. Ontzigintzarekin lortutako irabaziak behintzat, portu berri eta handiago bat eraikitzeko balio izan zuen; azpiegitura hau eraiki zenean 1766ean, hiriak atzerrian merkataritza egiteko baimena lortu zuen eta merkatal-eremua handitzearekin batera, Kemira beldurturik ihes egindako biztanleak berreskuratzea lortu zuen.
XX. mende hasieran, Errusian zebilen giro nahasiari probetxu atera nahian, finlandiarrek independentzia aldarrikatu zuten 1917anGerra Zibilaren bitartez. Aipatzekoa da Tornio, Kemi eta Oulu hiriekin batera, Armada Gorriak eta SESBek kontrolatzen zuten Finlandia iparralde, ekialde eta mendebaldeko zati bakarra izan zela. Kontuan izatekoa da industrian lan egiten zuten langileek osatzen zutela biztanleriaren ehuneko altuena. Dena den, Finlandia herrialde subiranoa bihurtu zen, baina hau Tornioren kalterako izan zen; Petsamokonikel-meatzeei esker, Rovaniemi aukeratu zuten Lappi probintzia sortuberriko merkatal-gune nagusi eta iparrera zihoazen azpiegitura guztiak hiriburu berrira iristen hasi ziren. Armada Zuriak ez zuen Finlandia osoa kontrolatzea lortu 1918ko otsailaren 6ra arte, Tornioko bataila irabazi zuten arte [7].
Bigarren Mundu Gerra osteko urteetan, Finlandiak ekonomikoki, izugarrizko hazkuntza izan zuen, eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, Gerra Hotzean neutral aldarrikatu, NBEk ezarritako isuna ordaindu eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin.
Industria iraultzak Kemi-Tornio ardatza indartu zuen eta hiriaren hazkunde demografikoagatik, Tornio, Alatornio eta Karunki bizilagunekin bat egin zuen 1973. urtean. Bestalde, 90eko hamarkadakoFinlandiako krisi ekonomikoaz gero, industriak bere erabateko pisua galdu du udalerriko diru-sarreretan eta beste sektore batzuei bidea zabaldu zaie. Hala ere, nahiz eta gaur egun turismoa garrantzia hartzen ari den sektorea nagusia izan, industriak ekonomian duen eragina oraindik izugarria da [9].
Administrazioa
Azpiegiturak
Tornio oso ongi komunikatuta dago itsasobidez, trenbidez, errepidez eta airebidez.
Hegoaldetik iparraldera doan estatu finlandiarrarenVR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea udalerritik igarotzen da. Hala, hiriko biztanleak, herrialdeko edozein hiri handira bidaiatu dezakete trenbidez (ErrusiakoMosku eta San Petersburgora barne); Helsinkira esaterako, zortzi ordu eskasean iristeko aukera dago. Valtatie 4 errepideak bestalde, Torniotik Finlandia ekialdeko gainontzeko udalerrietara iristea ahalbidetzen du. Iparraldera joateko aldiz (Enontekiöra, Muoniora edo Ylitorniora esaterako), Valtatie 21 edo 29 errepideak hartu behar dira. Hiriaren barruan mugitzeko bestalde, prezio txiki baten truke, hirian zehar bidaiatzeko aukera ematen duten eta edonora doazen autobus-lineak daude [11].
Udalerria itsasertzean dagoenez, portuak, Finlandiako itsasondoko udalerri askorekin elkartzen du; hala nola, Oulu eta Helsinki hiriburuarekin. Hala ere, soilik merkataritza garraiatzeko erabiltzen den portua da; torniotarrek itsasontzi bidez edonora joan nahi badute, Kemiko portura joan beharra dute.
Hegoaldetik iparraldera doan estatu finlandiarrarenVR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea ere, udalerritik igarotzen da. Hala, hiriko biztanleak, Kolariraino iparraldean, eta Helsinkiraino hegoaldean, joan daitezke.
PortuaRöyttä uhartean dago, hiriaren hegoaldean. Ez da Finlandiako portu garrantzitsuenetarikoa, baina hirian ekoizten diren produktu asko bertatik merkaturatzen dira. 2008. urtean 1,6 milioi tona mugitu ziren portuan [12].
Hiria, bitan banatua dago: bata, hirigunea eta bestea aldiz, nekazal-gunea. Alde zaharra Suensaari uhartean dago, baina XX. mendean hazkunde demografikoa eman zenean, biztanleria ondoko uharteetara zabaldu zen. Hala ere, bertan daude oraindik eliza eta udaletxea bezalako eraikin nagusiak.
1973. urtean, Tornio, iparraldean zeuden Alatornio eta Karunki udalerriekin batu egin zen eta horrek, hiria zabaltzea ekarri zuen; gaur egun horregatik daude hainbeste herrixka udalerrian.
1955. urtean Ipar Kontseilua sortu zenetik eta 1995eanFinlandia eta SuediaEuropar Batasunean sartu zirenetik, mundu osoko muga baketsuena eta ikusezinena da. Hiri beraren moduan jokatzen dute eta ibaiaren bi aldeko biztanleak ez dira muga egunean behin baino gehiagotan igarotzeaz arduratzen; izan ere, bi hiriek, bat bihurtzeko proiektu bat egiten hasiak dira. Diruarekin ez dago arazorik, mugaren bi aldetan euroa eta suediar koroak erabiltzen direlako.
Ez asko, bi hirien artean dagoen uharte mortu batean, Kauppakeskus Rajalla–På Gränsen merkatal-zentroa eta polizia bateratua duen komisaldegia eraiki dira; IKEA multinazionala ere, bi hirien mugan dago [3].
Tornioko eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.
Lappiko udalerri gehienen antzera, Zentroko Alderdia suertatu zen garaile, baina aurreko udalbatzan baino zazpi batzarkide gutxiago eskuratu zituzten; hala ere, beste udalerrietan baino gertuagotik jarraitu zion Ezker Elkartasunak, hein batean lortutako zortzi ordezkariei esker. Bestalde, hirugarren eta laugarren alderdiak hazkundea izan zuen Alderdi Nazionala eta jaitsi egin zen Alderdi Sozial-Demokrata izan ziren bosna ordezkarirekin. Aipatzekoa da Pro Tornio herri plataformaren sarrera, lau eserlekurekin indarrez sartu baitzen udalbatzan. Alderdi Berdeak eta Benetako Finlandiarrak alderdiek ere gorakada eduki zuten; lehenengoak batzarkide bat gehiago eskuratu zuen (guztira, bi) eta bigarrenak aldiz, bakarra. Udalbatzak Raimo Ronkainen alkate aukeratu zuen.
Hurrengo hauteskundeak 2012. urtean ospatuko dira, herrialdeko gainontzeko udalerrietan bezala.
Demografia
Biztanleria
XIX. mendean, Errusiar InperioakFinlandia bereganatu zuenean, torniotar gehienak Suediako muga igaro zuten eta hiri handi bat izatetik 700 biztanleko herri bat izatera pasa zen Tornio. Hala ere, Kemi eta Keminmaa udalerriek eragindako industrializazioak hiria eraberritu zuten; industriak langile asko erakarri zituen eta biztanleria handitzen hasi zen gaur arte. 1973. urtean, Tornio txiki gelditu zen eta iparraldean zeuden Alatornio eta Karunki udalerriekin bat egin zuen; orduan, hiri eskubideak bereganatu zituen. 1993. urtean inoiz edukitako biztanle-kopuru handiena zuen Torniok, 23.300 lagun; hala ere, Finlandiako90eko hamarkadakokrisialdiak geldiezina zirudien hazkundea mantsotu zuen. Gaur egun, biztanleria 22.500 lagunetan mantendu da eta hirigunean, gutxi gorabehera, biztanleria osoaren ia %80a bizi da.
Biztanleak luteranoak dira batik bat, baina erlijio gabeak eta eliza ortodoxoaren jarraitzaileak ere daude; hala nola, hirian eliza ortodoxo bat dago. Hamalau urte beherakoen kopurua bestalde, biztanleria guztiaren %15,1a da eta hirurogeita lau urte gorakoena berriz, %18,5a [14].
Tornioko armarria 1958. urtean sortu zuen Olof Eriksson helsinkiar artistak, eta udalbatzak martxoaren 28an hartu zuen ikur ofizialtzat (Barne Ministerioak urte bereko ekainaren 12an onartu zuen); horrela, armarri berriak ordura arte hiria irudikatzeko erabili izan zen dorrearen zigilua ordezkatu zuen. Zilarrezko atzealdearen gainean, dorre gorria dago, leiho, ate eta teilatu urdinak dituena. Hain zuzen, Eriksson autoreak historian zehar erabilitako ohitura jarraitu eta dorrea mantendu nahi izan zuen armarri berrian ere; dena den, eraikinaren jatorria ezezaguna da gaur egun. Alde batetik, gainean dagoen gurutzeari erreparatuz gero, badirudi dorrea 1641ean eraiki zen lehen eliza edo kanpandorrearen irudia dela. Hala ere, dorrearen zigilua hiria sortu zenerako erabiltzen zela uste da, alegia, eliza eraiki baino 20 urte lehenago. Bestetik, hiriaren suedierazko jatorrizko izenari erreparatuta (Torneåk; euskaraz, «dorre» esan nahi du), pentsatu izan da dorre bat bazela eskualde honetan, kristautasunaren hedapenarekin batera, gurutze baten bidez irudikatua izango zena [18].
Nahiz eta armarri ofizialak ez diren, Alatornio eta Karunki udalerri ohiek ere armarri bana zuten, 1973. urtean Torniorekin bat egiterakoan balio instituzionala galdu zutenak.
Ondasun nabarmenak
Suensaari uhartean erdigune historikoa dago, eta bertan, hiriko eraikuntza esanguratsuenak daude. Juhannussaari auzoan esaterako, 1970eko hamarkadan eraikitako Tornioko familia dirudunen etxebizitza asko daude. Bestalde, erlijio eraikinak dira nagusi hirian; hauek dira ezagunenak:
Eliza ortodoxoa: torniotar ortodoxoen eliza da. 1884. urtean eraiki zen, Finlandiako Dukerri Handiaren garaian Tornio goarnizio-hiria bihurtu eta soldadu errusiarrak bertara bizitzera joan zirenean. Zurezkoa denez, sute asko izan ditu eta ondorioz, urte mordoa egon da hutsik; hala ere, 1987an eraberritu zuten eta fededunak bertara joan daitezke.
Tornioko eliza: hiriko eliza ezagunena da. 1686. urtean eraiki zuten eliza zaharra zegoen leku berean (Suensaari uhartearen erdian), 1682. urtean tximista batek eragindako suteak hiriko eliza zaharra suntsitu ondoren. Eliza zahar honen ezkila-dorrea mantendu egin zuten, baina eliza berria udako gau zuriaz gozatzeko posizio egokiago batean eraiki zuten.
Aipatzekoa da azkenik, Aine Arte museoa; museo hau oso ezaguna da Finlandia osoan, bertan kalitate handiko artelanak ikusgai jartzen baitira.
Kirola
Hiriko futbol talde ezagunena bigarren mailan egon ohi den, bina 2009ko denboraldianhirugarren mailara jaitsi zen TP -47 da. Herrialdeko kirol nazionala aipatu beharra dago, izotz-hockeya, eta aurten hirugarren mailara igo den TIHC taldea. Hala ere, Haparanda-Tornioko talde-kirol ospetsuena bandya da; ez asko, bertako ToPV taldeak hainbat txapelketa irabazi ditu.
5. mailan dagoen Tornion Tarmo futbol taldea. Länsi-Rajan Konkarit lehenengo mailan.
Tornion Lentis –88 boleibola.
Nahiz eta biztanleen azken urteetako joera zerbitzu sektorearen mundurantz hurbiltzea izan den, Tornio, industriaren inguruan dabilen hiria izaten jarraitzen du. Tornioko industriaren irabaziak esportaziotik datoz batik bat; izan ere, bertako papergintza industriak eta zerrategiek ekoitzitako produktuak mundu erdira iristen ahal dira. Bertan ekoizten den produktu ezagunena Lapin Kulta garagardoa da [19].
90eko hamarkadakoFinlandiako krisi ekonomikoaz gero, industriak bere erabateko pisua galdu du udalerriko diru-sarreretan eta beste sektore batzuei bidea zabaldu zaie. Hala ere, nahiz eta gaur egun turismoa garrantzia hartzen ari den sektorea nagusia izan, industriak ekonomian duen eragina oraindik izugarria da [20].