Badiaren hegoaldeko mugatzat Suediako kostaldeko Ricklean ibaiaren itsasoratzea eta Kokkola penintsula txikiaren ekialdereneko muturraren artean hedatzen den lerroa hartzen da.
Badiako urak ez dira oso sakonak, nahiko hotzak dira, eta bertan itsasoratzen diren ibai ugarien ondorioz, gazitasun txikia dute, %0,2 eta 0,4 artean, bertako uretan ur gezatako espezieak ere bizi ahal izatea ahalbidetzen duena, eta tokiren batzuetan ura gizakiek edan ahal izateko egokia izatea.
Izoztuta egoten da 120 egunez urtean, 5 hilabete inguruz, iparraldereneko tokietan metro beteraino sakonera hartuz. Itsasontzi izotz-hausleak erabiltzen dira porturen batzuk zenbait hornigaiz hornitzeko.
Golkoaren ertzean dauden herriak
Badiako herririk garrantzitsuenetako batzuk honako hauek dira:
Finlandia: Tornio (22.457 biztanle 2009an), Kemi (22.651 biztanle), Oulu (137.360 biztanle), Raahe eta Kokkola (45.766 biztanle).
Golkoan itsasoratzen diren ibaiak
Botniako badiak Suediaren ipar zatia eta Finlandiaren ipar-mendebaldeko zatia bustitzen ditu. Ibairik garrantzitsuenak, mendebaldetik ekialdera joanda, erloju orratzen kontrako zentzuan, Suediatik, hego-mendebaldeko muturretik hasita, honakoak dira:
Botniako badiaren suediar zatiak Kalixeko kabiarra egiten den uhartedi handi bat du, Europar BatasunarenAdierazpen Geografiko Babestua duen sukaldaritza espezialitatea (Kalix Botniako badiako suediar hiri bat da). Nagusiki koregono zuriaren arrautzak dira, baina ibaiek ur geza ugari daramatenez, arrainen arrautzen zaporea aldatu egin da, toki honetan zaporean bakarrak bihurtuz.
Laponia suediarreko ibaiak handiak dira, eta ur geza kopuru handia daramate Botniako badiara, 40 milioi metro kubiko baino gehiago urtero. Badiaren finlandiar zatian ur gezaren sarrera txikiagoa da, hondoa harrizkoa da, eta ez oso sakona, eta, beraz, ez da koregono zuriarentzat arrautzak jartzeko toki egokia. Kalix löjroma Botniako badiako suediar zatiko berezia da.