Campecheko golkoa (gaztelaniaz: Golfo de Campeche) Mexikoko golkoaren hegoaldeko golkoa da, Mexikoko Campeche, Tabasco eta Veracruz estatuetako kostaldearen aurrean dagoena. Bertan itsasoratzen dira Candelaria, Usumacinta, Grijalva, Coatzacoalcos eta Papaloapan ibaiak.[1] Bere uretan petrolio ustiatzen dute eta 2003an herrialdeko ekoizpenaren bi herenak bertatik ateratzen zuten. Ekainean eta uztailean hainbat urakan jasaten ditu.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak