Patricia López Arnaiz (Gasteiz, 1981ekoapirilaren 15a) arabar aktorea da, telebistan eta zineman aritutakoa. TVErenLa otra mirada (2018-2019) seriean Teresa Blanco interpretatzeagatik egin zen ezaguna. Ane (2020) filmean duen paper protagonistagatik Emakumezkoen interpretazio onenarentzako Goya, Forqué eta Feroz sariak jaso zituen.[1]
2023ko urtarrilean Serietako Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Saria jaso zuen Intimidad-en egindako lanagatik.[2][3][4][5]
2023ko martxoan 20.000 especies de abejas filmak Malagako Zinema Jaialdian film onenaren Urrezko Biznaga jaso zuen eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria Patricia López Arnaiz aktorearentzat izan zen, filmean haur transexual baten amaren papera antzezten duena.[6][7][8]
Patricia López Arnaiz Arabako hiriburuan, Gasteizen, jaio zen 1981ean. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, 25 urterekin antzerkiaz interesatu baino lehen. "Ortzai" Gasteizko Antzerki Eskolan ikasi zuen interpretazioa eta hantxe aurkitu zuen bokazioa.[11] 2010ean bere izena 80 egunean (2010) filmeko kreditu tituluetan agertu zen lehen aldiz. Ondoren, La otra mirada eta La peste serieak eta Lasa eta Zabala (2014), El árbol de la sangre (2018), El guardián invisible, Mientras dure la guerra (2019) eta Ane (2020) filmak egin zituen, eta, horien bidez, Goya aktore protagonista onenaren saria jaso zuen.[12]
Lan ibilbidea
Lópezek, aktore lanei buru belarri ekin aurretik, Zabalgana ikastolako jantokiko eta goizeko gelako begirale lanak egin zituen, baita produkzio lanak ere Arabako hiriburuko Hell Dorado kontzertu aretoaren bulegoan.[12]
Antzerkian hasi zen lanean eta 2008an Maitasunaren Saltsan parte hartu zuen. Ondoren, paper txikiak egin zituen zineman eta antzerkian. 2017an, ospe handiagoa lortu zuen Fernando González Molinak zuzendutako El guardián invisible filmarekin, Dolores Redondoren nobelan oinarritua. Film horretan Aura, ahizpetako bat, interpretatu zuen.[13] Ondoren, filmaren arrastoak: Legado en los huesos (2019) eta Ofrenda a la tormenta (2020) lanetan parte hartu zuen.[14]
2018an, Alberto RodríguezenLa peste telesailean parte hartu zuen, eta bere ibilbideari bultzada handia eman zion Teresa de Pineloren pertsonaia antzeztak. Teresa alargun jantzia eta aberatsa zen, eta bere senarrarengandik hartu zuen zeta-fabrika administratzen zuen. Aldi berean, talentu handiko pintorea zen, eta bere koadroak aitaren izenarekin sinatu behar izan zituen.[15] Urte bereko apirilean, Televisión EspañolanLa otra mirada telesaila estreinatu zen; bertan Teresa Blanco interpretatu zuen, Sevillara irakasle gisa iritsi zen sekretuz betetako emakume bidaiaria.[16] Serie feminista horrek ez zuen audientzia handirik izan, kritika positiboak izan zituen eta bigarren denboraldi baterako berritu zen, 2019an estreinatua.[17]
2020an Ane filmaren protagonistetako bat egin zuen, David Pérez Sañudok egindako[18] filmean interpretazio bikaina izan zuen eta hainbat sari lortu zituen: Forqué saria, RNEren Begi Kritikoa saria, Feroz sarietan aktore protagonista onenaren saria, eta 2021ean emakumeen interpretazio onenaren Goya saria.[19] Urtebete geroago, Manuel Martín CuencarenLa hija filmean Javier Gutiérrezekin egitekoa zen lan protagonistaren berri eman zen.[20]
2022ko urtarrilean, Feria: la luz mas oscura seriea estreinatu zuen, Sandra polizia rolean, eta Netflix Españako beldurrezko lehen telesaila izan zen.[21] Halaber, paper nagusia iragarri zen La cima filmerako, Ibon Cormenzanak zuzendua, urte bereko martxoan estreinatzekoa.[22]