Lara Izagirre Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ondoren, zinema zuzendaritza ikasketak egin zituen, baita film luzeetarako gidoigintza graduondoa ere. 2010ean Gariza film ekoiztetxea sortu zuen. Harrezkero, film laburrak, dokumentalak eta film luzeak ere, idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu. Bere lehen film luzea, Un otoño sin Berlín, 63. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatu zuen 2015ean. Bigarrena 'Nora' komedia da eta 2020ko Zinemaldian Zinemira atala inauguratu zuen.[1] Larak hainbat sari jaso ditu.[2][3][4][5]
‘Nora’ filma New York City Basque Film Festivalen proiektatu zen 2021eko azaroan.[6]
Bestelako proiektuetan ere kolaboratzen du. Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariarekin haurren transexualitatearen inguruko "20.000 especies de abejas" filman ekoizle gisa aritu zen.[7][8]
Lara Izagirrek zera dio:
Niretzat filmak egiteko prozesua, gidoia idatzi eta muntaketara arte, munduko gauzarik ederrena da, baina ikusi behar dugu nola bizi gaitezkeen hobeto maite duguna egiten.
2023ko urrian 13 minutuko Pelikula baten bila film labur dokumentala Lekeitioko (Bizkaia) Euskal Zine Bileraren 46. edizioaren Sail Ofizialean izan zen, abenduko Durangoko Azokan ere ikusgai Zugaza zinema aretoan.[9]
Filmaren nondik norakoa hauxe da: astebetez eraikitzen ari diren etxe batean bizi diren aktore batzuk eta zuzendari bat. Bat-bateko fikzioak, karaokea eta zinema, hau da, eskarmentuz osatutako filma da.[9]
'Un Otoño sin Berlín' filmak, Frantziako Annecy Cinéma Espagnol Jaialdian, lautik hiru sari lortu zituen: Sari Nagusia, Epaimahaikide Gazteen Saria eta Savoia Garaia Departamentuko Saria.[15]
‘Un Otoño sin Berlín’ filmean egindako lanagatik, Irene Escolarrek Goya saria irabazi zuen (2016).[16]
“Next Stop: Greenland” dokumentalak lehen saria irabazi zuen 2013ko BCN Sports Films Festival]] jaialdian, abentura-filmen atalean. Moscow International Vertical Festival 2013, Jaialdiko Film onenari saria. Moscow International Vertical Festival 2013, Abentura film onenari saria.[17]