- Artikulu hau 2020ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nora».
Nora 2020 urtean eginiko euskal filma da, Lara Izagirre Garizurieta zornotzar zinemagileak idatzia eta zuzendua. Honek Nora izeneko 30 urteko neska gazte baten istorioa kontatzen du.
2020ko irailaren 18an estreinatu zen, Donostiako Zinemaldiaren Zinemira Sailean.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Nora aitona argentinar Nicolásekin bizi den 30 urteko neska gazte bat da. Meri lagunagen seme-alabak zaintzeaz eta herriko aldizkarian horoskopoa idazteaz arduratzen da. Hala ere, bidaia-idazle izatea du amets.
Aitonaren heriotzaren ondoren, Citroën Dyane 6 furgoneta bat jaraunsten du. Furgoneta horrekin errepide-bidaia egiteari ekingo dio Euskal Herriko kostaldean zehar.
Pertsonaiak
Erreferentziak
Kanpo estekak