Panamerikar Jokoak 4 urtetik behin ospatzen den ospakizun kirolanitz bat da. Bertan, Amerikar kontinenteko herrialde guztiek parte hartzen dute, eta Panamerikar Kirol Erakundeak antolatzen ditu. Azkenengo edizioa MexikokoGuadalajara hirian ospatu zen 2011n.
Edizio bakoitzean, Panamerikar Jokoak tamainaz eta garrantziz handitzen joan ziren. Mende erdi baino gutxiagoan herrialde, kirolari eta modalitate kopurua bikoiztu zen, munduko kirol egutegiko lehiaketa nagusienetako bat bihurtu den arte, bere azken edizioan 42 herrialdek eta 5000 kirolarik parte hartzera iritsiz.
Zenbait erakundek Panamerikar Jokoak lacrossea edo ulama edo mesoamerikar pilota jokoa bezalako antzinako amerikar kirolak ez gehitzeagatik kritikatu dituzte. Hala, kontinenteko lehen biztanleak izan ziren Amerikako indigenen tradizioa baztertzen da.
Jarraian ikus daitekeena Panamerikar Jokoetako domina taula historikoa da. Dominak Olinpiar Batzorde Nazionalen arabera sailkatuak daude, eta gehiengotik gutxienekora sailkatzen dira lortutako urrezko dominen arabera. Berdinketa balego, berdin ordenatzen da zilarrezko domina kopuruaren arabera, eta, kasu honetan ere berdinketa balego, beste horrenbeste egingo litzateke brontzezko dominekin. Azkenik, bi herrialde edo gehiagoren artean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen kopuruan berdinketa balego, herrialde guzti horiek postu berean zerrendaratuko lirateke eta alfabetikoki sailkatuko lirateke.
Neguko Panamerikar Jokoen edizio bakarra 1990ekoirailak 16 eta 22 artean ospatu zen ArgentinakoMendoza probintziakoLas Leñas hirian. Jatorrian 1989rako programatua zegoen, baina elur eskasiak ospakizunaren data aldatzera behartu zuen. Alabaina, baldintza klimatikoengatik eta elur urriagatik, soilik neguko 4 kirol praktikatu ziren (Jaitsiera, Slaloma, Super Erraldoia eta Eslalom Erraldoia). 8 herrialdek eta 97 kirolarik parte hartu zuten.
Santiago Txilekoa aukeratu zen Neguko Panamerikar Jokoen II. edizioaren egoitza izateko, 1993an ospatu beharrekoak. Arazo administratibo batzuk eta AEBen ezezkoak neguko kirol guztiak egon ezean, bere ospakizuna atzeratu zuten. Ordutik ez dira data edo egoitza gehiago izendatu.