Ojacastro

Ojacastro
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaJuan Martin del Val Puras (en) Itzuli
Izen ofizialaOjacastro
Posta kodea26270
INEk ezarritako kodea26110
HerriburuaOjacastro
Geografia
Koordenatuak42°20′47″N 3°00′18″W / 42.346388888889°N 3.005°W / 42.346388888889; -3.005
Map
Azalera44,32 km²
Altuera792 m
MugakideakRedecilla del Camino, Villarta-Quintana, Santurde de Rioja, Santurdejo, Pazuengos, Ezkarai, Zorraquín eta Valgañón
Demografia
Biztanleria179 (2024)
7 (2023)
alt_left 73 (%40,8) (%60,9) 109 alt_right
Dentsitatea4 bizt/km²
MatrikulaLO
ojacastro.es

Ojacastro Errioxako hego-mendebaldeko udalerria da, Oja ibaiaren ertzean dagoena, Ezkarai ondoan. 2005ean 216 biztanle zituen.

Bost auzo ditu: Ojacastro hiribildua eta Tondeluna, Arviza, Uyarra eta San Asensio de los Cantos herrixkak. Gainera, udalerrian Amunartia, Zabárrula (urtero Magdalenaren erromeria ospatzen duena) eta Ulizarna (zalditegi bat duena) herrixka hustuak daude.

Historia

Beroiek (zelta edo zeltiberiar herria) okupatu zuten inguru hura erromatarren garaian. Iruñeko Erreinuko lurra izan zen XII. mendearen erdialde arte. Euskarazko hitzak zituen dokumentu bat, XIII. mendearen hasierakoa, herri honetako seme eta alkate izan zen José Juan Bautista Merino Urrutia ikertzaileak ikertu zuen. Dokumentu horretan azaltzen denez, 1240. urtearen inguruan, Fernando III.a Gaztelakoaren garaian, Ojacastroko alkate nagusiak harreman publikoetan euskara erabiltzeko baimena (fazanya) eman zuen.[1]

Demografia

Biztanleriaren bilakaera demografikoa[2]
     Biztanleria de iure.     Biztanleria de facto.

Ondarea

  • San Julian eta Santa Basilisa parrokia-eliza: 1982ko uztailaren 1eko hasiera-data duen Kultura Intereseko Ondasun- Monumentu kategorian- izateko espedientea hasita dauka.[3]
  • Igokundearen ermita erromanikoa. San Asensio de los Cantos herrixkan dago. Kultura Ministerioak Monumentu kategoriako Kultura Intereseko Ondasun izateko espedientea ireki zuen 1983ko ekainaren 25ean. Hasieran Igokundearen Monasterioa izena zuen eta 1052an Nafarroako errege Gartzia Naiarakoak Andre Maria Erreginaren monasterioari eman zion, desamortizazioa gertatu arte. Estilo erromaniko ojibala du eta bi arku zorrotz ditu. Absidearen oinplanoa zirkuluerdi-formakoa da barrualdean (erromanikoa) eta poligonala kanpoaldean (gotikoa).

Herritar ezagunak

Erreferentziak

  1. Garate, Miren. (2018-11-23). «Amaierara arte irakurri behar den istorioa» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. (Gaztelaniaz) Instituto Nacional de Estadística. Alteraciones de los municipios en los Censos de Población desde 1842. .
  3. Ministerio de Cultura - Patrimonio Histórico. (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak