Lumbreras de Cameros[1]Errioxako udalerria da, 2005ean 134 biztanle zituena. Errioxako elkargoaren hegoaldean dago, Soriako probintziarekin mugan. Udalerria Cebollera mendilerroko natur parkean dago.
Udalerri honetan hiru herri daude: Lumbreras de Cameros, udalerriko burua, San Andrés eta El Horcajo. Gainera, lehen biek Pajares herri zaharreko biztanleak hartzen dituzte. Herri hori bota zuten izen bereko urtegia egiteko.
San Andrés de Cameros-en aurkitu zen eusko-akitanierazko antroponimo bat erromatar garaiko idazkun batean: Agirsar[2]. Soriako eusko-akitanierazko idazkunekin lotuta dagoela uste da[3].
↑(Gaztelaniaz)Rubio Martínez, Juan Carlos. (1997). «Una estela funeraria romana en San Andrés de Cameros, La Rioja. Estudio preliminar» Faventia 19/1: 55-63..
↑(Gaztelaniaz)Aznar Martínez, Eduardo. (2011). El euskera en La Rioja. Primeros testimonios. Pamiela.