James Bonden (Roger Moore) lankidea den 009 agente sekretua Mendebaldeko Berlinen erail dute, halere hil aurretik britainiar enbaxadorearen egoitzara iristea lortu du, berarekin batera urregintzako piesa baliotsu bat daramalarik: FabergérenPazkoko arraultz bat. Jada Londres hirian, Britainiar Zerbitzu Sekretuko adituek enkantean ateratzera doan jatorrizko piezaren faltsifikazio bat dela frogatu ahal izan dute. Denbora laburrean antzeko pieza ugari saldu izana Britainiar Inteligentziako arduradunen susmoak pizten ditu, ekintza ilunak finantziatzeko sobietarren diru-bilketa maniobra bat delako beldurrez daudelarik. James Bondek kasua ikertzen hasi eta arrasto guztiek Kamal Khan (Louis Jourdan) artelan-trafikatzailearengana zuzentzen dute, ondorioz James Bond Indiara iritsi eta susmagarria, Octopussy (Maud Adams) izeneko emakume misteriotsu bat eta Orlov jeneralaren (Steven Berkoff) arteko lotura topatuko du, denek ere nuklear gerra bat pizteko helburua duen egitasmo izugarri bat aurrera ateratzeko asmoa dutelarik.