James Bond (Sean Connery) Frantziako maitasunaren hiria den Paris hiriburuan merezitako oporraldia igarotzen ari da. Bere buruzagia den M jaunak diamante lapurreta eta kontrabandoari buruzko misioa ematen dio. Kontrabandista papera anteztuz, AmsterdametikLas Vegaserako bidaia 55 kilateko diamanteak gainean daramatzala egiten du, azken hiri horretan Willard Whyte (Jimmy Dean) aberatsarekin negoziatzeko asmoz. Inork ez dakir Whyte merkatuko diamante guztietaz jabetzen ari denik, baina kontrabando ekintza batean nahasten den edonor hilik suertatzen da. James Boden adiskidemina den CIAko Felix Leiter (Norman Burton) eta Tiffany Chase (Jill St John) agentearen laguntzaz, Bond Whyte solairuan ezkutuan sartuko da. Bere antzinako etsaiak Lurraren orbitan dagoen laser generadore erraldoi bat eraiki du, haren suntsipen ahalmena indartzeko diamanteak erabili dituelarik.