Ian Lancaster Fleming (Mayfair, Londres, 1908komaiatzaren 28a - Canterbury, 1964koabuztuaren 12a) ingeles idazlea izan zen. Itsas armadako informazio-zerbitzuan lan egin zuen (1939-1945); kazetari izan zen (1945-1949), eta gero, espioitza-eleberriak idatzi; horietako gehienek gero zineak ospetsu egin duen James Bond dute protagonistatzat. Obra nagusiak hauexek dira: Dr. No (1958), Thunderball (1961), The Spy who Loved Me (1962, Maite ninduen espioia), Room 3603 (1963, 3603 zenbakiko gela), You Only Live twice (1964, Bi aldiz baino ez da bizi), On Her Majesty's secret (1963, Bere Maiestatearen zerbitzupean), The Man with the Golden Gun (1965, Urrezko pistolako gizona).