SPECTRE erakunde sekretuak OTANen base ingeles batean bere kide Angelo Palazzi (Paul Stassino) iruzurgilea infiltratzeko asmoa du, bi misil nuklearrez hornitutako Vulcan Vindicator hegazkinaz jabe dadin. Bere asmoa lortzean, SPECTREk 100 milioi libera esterlina jaso edota AEBetako edo Erresuma Batuko hiri bat suntsitzeko mehatxua luzatu du.
Kasua 007 agenteari (Sean Connery) eman zaio: Bahametara joan eta han itxuraz denbora pasa dabilen Emilio Largo (Adolfo Celi) aberats misteriotsuaren Domino (Claudine Auger) izeneko emakume erakargarria ezagutu du, baina Largo SPECTREko agintean bigarrena da. Bitartean, James Bond bahitutako hegazkina topatzen saiatzen da; horretarako, hiltzaile talde baten buru Fiona Volpe (Luciana Paluzzi) eta Largoren morroiei aurre egin die.